Gipuzkoako I. Esku Pilota Txapelketa Herrikoia abian da

Ikasberri pilota elkartea 2003ko urt. 15a, 16:01

Gipuzkoako Pilota Federazioak, Ikasberri Pilota Elkartearen laguntzaz, eta GARA eta Forum-en babesarekin Gipuzkoako I. ez federatuen pilota txapelketa antolatu du Azpeitian.

Gipuzkoako pilota txapelketa herrikoi hau aurreko astean hasi zen, orduan jokatu ziren final laurdenak. Bertan Gipuzkoako txapelketa herrikoi desberdinetako txapeldunek hartu dute parte: Arrasate, Anoeta, Hernani, Loiola, Usurbil, Soraluze, Lazkao eta Azpeitiko bikoteek hain zuzen ere. Ostiral honetan Frontoi Txikin, gaueko 21:00etatik aurrera final erdiak izango ditugu, Anoeta-Usurbil eta Hernani-Azpeitiaren artean. Azpeitiko bikotea Etxaun eta Ertxinek osatzen dute eta aipatu behar aurreneko partida sendotasunez irabazi zutela. Txapelketako finala urtarrilaren 24ean izango da.