Areto futboleko Jostaldik irabaziz hasi nahi du urtea

Areto Futbol Taldea 2003ko urt. 8a, 18:01

.2002. urte amaieran gertatu ez bezala, Azpeitiko areto futbol taldeak hasiera ona eman nahiko dio urteari asteburu honetan Zaldibi taldeari irabazita. Azpeitiarrek ligako azken partida galdu zuten liderrarren aurka (4-3) eta, beraz, garaipenaren bidera bueltatu nahiko dute berriz, sailkapeneko goiko postuetara hurbiltzeko.

Hala ere, ez da norgehiagoka erraza izango, izan ere, zaldibitarrak zortzigarrenak baitira sailkapenean, Jostaldirengatik puntu bakarrera. Talde azpeitiarra, zenbait jokalari min hartuta dituen arren, hiru puntuak etxean geldi daitezen saiatuko da. Partida arratsaldeko 16.30etan hasiko da udal kiroldegian.