II. San Silbestre lasterketarako dena prest da

Uztarria.eus 2002ko abe. 26a, 14:12

Iraurgi Atletismo taldeak antolatuta II. San Silbestre lasterketa datorren abenduaren 31ean izango da herrian. Lasterketa nagusia eguardian ospatuko da eta 8.300m izango ditu. Iraurgik Udalaren babesa izan du lasterketa antolatzeko.

Iaz lehenengoz ospatu zen San Silbestre lasterketa herrian, eta izandako parte hartzeak animatuta aurten berriro antolatu dute Iraurgikoek. Benjaminetatik hasi eta helduen maila arte hainbat lasterketa izango da. Lehen lasterketak 10:30ean izango du hasiera eta lasterketa nagusiak, berriz, 12:00etan.

Benjaminak NESKAK 700m 10:30ean

Benjaminak MUTILAK 700m 10:40ean

Alebinak NESKAK 1.100m 10:50ean

Alebinak MUTILAK 1.100m 11:00etan

Infantilak NESKAK 1.300m 11:10ean

Infantilak MUTILAK 1.900m 11:20ean

Kadeteak NESKAK/MUTILAK 4.150m 12:00etan

Jubenilak NESKAK/MUTILAK 4.150m 12:00etan

Beste maila guztiak 8.300m 12:00etan