Joseba Albizuk Scanavino-La Verve talde profesionalarekin sinatu du bi denboralditarako

Uztarria.com 2002ko abe. 20a, 17:12

Joseba Albizu azpeitiar txirrindulariak jada aurkitu du profesionaletara igarotzeko taldea, italiako Scanavino-La Verve taldea hain zuzen.

Orain egun gutxi itzuli da Italiatik bere lehen profesionaletako kontratua sinatu eta gero. Pozik aurkitzen da Joseba Albizu, urriaren hasieran, talderik aurkitzen ez zuela eta txirrindularitza uztekotan baitzegoen. Scanavino-La Verve talde gaztea da eta taldeko zuzendaria Leonardo Levati da. Baliteke aurtengo Giroan Joseba Albizuk parte hartzea, bestela Euskal Bizikletan ikusteko aukera izango da.

-Italiako talde batean korritzeko asmoa honoko albistean eman zuen Uztarria.com-ek.

-Tenerifeko Itzulia irabazi zuenean ere albistea eman genuen.

-Baita Girinoan bigarren sailkatzea lortu zuenean ere. -

-Bestalde, Uztarria aldizkarian Girinon lortutako emaitza zela eta elkarrizketa egin genion.