Gotzon Aranburu larriki zauritua da Puerta del Hierro ospitalean

Uztarria.eus 2002ko abe. 18a, 14:12
Gaur arratsaldeko 19:30ean batzarra izango da Enparantza Nagusian

Gotzon Aranburu azpeitiarra atzo Guardia Zibil eta ustezko bi etakideek izandako tiroketan larriki zauritu zen, eta Puerta Del Hierro ospitalean da.

Gotzoni atzo bertan ebakuntza egin zioten eta medikuek oraindik ezer esan ez badute ere ustez egoera larrian da, baina hiltzeko arriskutik kanpo da Gara.net-en argitaratzen denez. Ospitale honetan bertan da zauritutako Guardia Zibila ere, hau ere hiltzeko arriskutik kanpo da.

Bestalde, tiroketa horretan Antonio Molina Guardia Zibila hil zen, eta gaur eguardian izan dira hileta elizkizunak. Ordu horretan Azpeitian hilketa gaitzesteko konzentrazioa izan da plazan Alkateak, EAJ eta EAko zinegotziek deituta.

Gaur arratsaldeko 19:30ean asanbladarako deildia egin da atzoko gertaera dela eta.

Atzoko gertaeraz gehiago Egunkarian