Goxube taldea finalean izango da Bertso Parranda 2002an

Uztarria.eus 2002ko abe. 16a, 15:12
Bertso Parranda 2002

Ostiralean, abenduaren 13an, Zestoako Uztapide tabernan, Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatutako Bertso Parranda 2002ko lehen finalaurrekoa izan zen. Bi talde aritu ziren bertan: Beti Gazte eta Goxube. Goxube taldeak egin zuen aurrera, ondorioz finalean izango da.

Uztapide taberna ere jendez gainezka zegoen pasa den abenduaren 13an. Beti Gazte eta Goxube taldeen artean izan zen lehen final aurreko bertso saioa. Aurkezle, berriz, Margari Izagirre zestoarra aritu zen eta epaile lanetan Jokin Uranga eta Leire Ostolaza bertsolari gazteak. Finalerako txartela Goxube taldeak lortu zuen: Gorka Olalde, BeƱat Lizaso eta Xubi-k osatutako taldeak.

Bigarren finalaurrea datorren ostiralean, abenduaren 20an,izango da Azkoitiko Etxe Aitz tabernan. Han lehian arituko diren taldeak Behetarrak eta Erreka izango dira.