Atzo zozketatu ziren Santo Tomasetako postuak

Uztarria.eus 2002ko abe. 12a, 14:12
Guztira 12 talde izango dira plazan, 10 txorizo postuenak eta bi kamixeta saltzen

Atzo udaletxeko Areto Nagusian zozketatu ziren Santo Tomas egunerako postuak. Aurten 12 postu izango dira plazan, 10 txorizoak saltzen eta beste biak kamixeta eta bestelako produktuekin.

Plazan 13 posturentzat da lekua, baino 12 talde baino ez dira aurkeztu aurtengoan. Herriko hiru ikastetxeek (Ikasberri, Iraurki eta Karmelo Etxegarai) beraien txosnak jarriko dituzte, eta gainontzekoak arkupetan izango dituzte postuak. Honela kokatuko dira taldeak plazan:

1- Hutsik

2- Kilometroak 03, arropa postua.

3- Itsasi Dantza Taldea

4- Uztaro Haurtzaindegia

5- Euskal Presoak Euskal Herrira Plataforma

6- Uztarria

7- Azpeitian Gazteok Zer?!

8- Presoen Lagunak

9- Gazte Abertzaleak, kamixeta postua.

10- Kaldereroen Taldea

11- Iraurgi Ikastetxea