Uztarriak eta udalak akordioa lortu dute

Uztarria.eus 2002ko abe. 10a, 17:12

Berandu bada ere, Uztarriak azkenerako 2002rako eskatutako udal diru laguntzak jasoko ditu, bi parteek akordioa lortu berri dutelako.

Ezin zitekeen bestela: Uztarriak eta Azpeitiko Udalak akordioa lortu dute 2002. urteko diru laguntzetarako, eta akordioaren arabera, Uztarriak bere komunikazio proiekturako aurtengorako udalari eskatuak zizkion 26.444 euroetatik (4.400.000 pezeta) orain 24.040 euro (4.000.000) jasoko ditu; beste 2.404 euroez (400.000 pezeta) urtearen bukaeran hitz egingo dute bi parteek eta aukera egongo da diru kopuru hori hurrengo urteko aurrekontuetatik bideratzeko. Era berean, hurrengo urteetako hitzarmenaz "azkar" hitz egiten hasteko geratu dira Uztarria eta udala.

Uztarria eta udalaren arteko akordioaren berri abenduko aldizkarian eman dugu. Guztia irakurtzeko egizu klik hemen