Inoiz baino artista gehiagoren lanak Urolaldeko Artisten Erakusketan

Uztarria.eus 2002ko abe. 5a, 14:12
Erakusketa Antxieta Etxean dago abenduaren 20a arte

Antxieta Etxean Kutxak antolatuta egiten den Urolaldeko Artisten XXI. Erakusketak inoiz baino artista gehiago bildu ditu. Urolaldeko 30 artisten lanak dira erakusgai Antxietan.

Urolaldeko Artisten XXI. Erakusketak 30 artisten 52 lan biltzen ditu aurten. Artista batzuek ezagunak dira, aurretik bide luzea egina baidute. Erakusketan parte hartu duten denak hauexek dira: Alex Agirre, Mamen Aiertza, Marta Altuna, Mari Tere Aranbarri, Josu Arrieta, Migel Mari Azpiazu, Maider Bastida, Felipe Coca, Olatz Egaña, Maria Jesus Eizmendi, Etxaniz, Mikel Garate, Francisco Hernandez, Felipe Iriarte, Felix Juaristi, Kapero, Imanol Kerejeta, Javier Larrañaga, Maria Pilar Larrañaga, Valentin Manterola, Maria Jesus Martin, Jose Ignacio Orbea, Shanty Oria, Angel Pui, Enrike Romarate, Tomas Romo, Mari Tere Telleria, Carlos Uranga, Migel Zubizarreta eta Jose Mari Zudupe.

Erakusketa abenduaren 20a arte irekita izango da. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara.