Joseba Albizuk Cafes Baque talde berriaren eskaintzari uko egin eta Italiako talde batean korrituko du

Uztarria.eus 2002ko aza. 28a, 17:11
Datorren denboraldian txirrindularitza profesionalean arituko da

Joseba Albizu txirrindulariak txirrindularitza profesionalerako jauzia emango du datorren denboraldian Italiako talde batekin.

Joseba Albizu txirrindulari azpeitiarrak ez du bizikleta utziko, nahiz eta azkenaldian asmoa hori azaldu duen: talde profesional bat topatu ezean txirrindularitza uztea, alegia. Baina Josebak uztarriari jakinarazi dionez, Italiako bi txirrindulari talderen eskaintza jaso du. Eta uneotan Italiako bi talde hauen eskaintza aztertzen ari da. Garbi duena da Italiako talderen batekin arituko dela datorren denboraldian profesional mailan.

Txirrindularitza prefesionalerako jauzia emateko lehen aukera Cafes Baque taldetik jaso du. Baque-k Valladolideko enpresa batekin txirrindularitza profesionalerako taldea osatuko du. Baina eskaintza honi uko egin eta Italia-ko talderen batean arituko da.