Gurasoen Txokoa abian da

Uztarria.com 2002ko aza. 28a, 17:11

Azpeitiko Udaleko Gazteria departamenduak martxan jarri berri du Gurasoen Txokoa III programa, Ludotekako ekintza osagarri bezala. Programa 3 eta 12 urte bitarteko haurren gurasoei eta heziketa gaien inguruan interesa duen edozeini zuzendua dago. Programa honen barruan antolatu diren hitzaldiak gaur, azaroaren 28an, hasiko dira.

Antolaturiko programaren bitartez honoko helburuak lortu nahi dira; profesionalen laguntzaz kezkatzen gaituzten gaiak landu, komunikazio eta esperientzia propioen elkar trukerako gunea eskaini eta heziketa prozesurako informazio eta aholkuak bideratu.

Gaur egun, perfekzioa bilatu nahi den garai hauetan, seme-alaben inguruko gaietan adituak izan beharra dago. Hori dela eta, bide horretan lagundu dezaketen bost hitzaldi antolatu dira. Hauek izango dira landuko diren gaiak:

-Familia eta heziketa. Komunikazioaren garrantzia egunerokotasunean. Nola entzun, lagundu etab.
-Haurraren garapenean sortzen diren kezkak, beldurrak, amets gaiztoak, esfinterren kontrola, lagunarteko arazoak etab.
-Seme-alaben ikasketekiko motibazioa landu. Teknikak: konzentrazioa, irakurketa etab.
-Hiperaktibitatea zer da? Nola lan egin haur hauekin?
-Drogak. Prebentzioa haurtzaroan.

Hitzaldien egunak, orduak eta hizlariak zein izango diren, Uztarriako agendan zehazturik azalduko dira.