VII. Errezil Sagarraren Azoka izango da igandean Errezilen

Errezilgo Azoka 2002ko aza. 27a, 12:11

Datorren igandean, abenduaren 1ean, VII. Errezil Sagarraren Azoka izango da Errezilgo Azokak antolatuta. Azoka honetan, herriko baserritarrak sagar eta sagarkiak erakusgai eta salgai izan ohi dituzte, eta era berean, herritarrek eginiko hainbat eskulan ere erakusgai izan ohi dira.

Aurtengo azokan, eskulanen arloan harigintzak izango du presentzia nabarmena. Izan ere, herritar batek, ardi iletik haria nola landu behar den eta zer pauso eman behar diren azalduko du.

Bestalde, berrikuntza bat ere izango du azokak, euskal ezkontza antolatu baita. Honela, herriko bikote bat, garai bateko eran, ezkondu, arreoa bildu eta gero hau erakutsiko da. Ezkontzan zehar, hainbat dantza egingo dira eta festa giroan jarraitzeko eguerdian ezkonberriekin batera herri bazkaria izango da zimetorioan.

Errezil Sagarraren Azokan parte hartzeko bertaratu nahi duten guztiei azoka, festa eta ezkontzan parte hartzeko gonbitea luzatzen zazue.

Herri bazkarian parte hartu nahi duen orok, txartela hartu behar du Errezilgo Azokan edo Etxeberrin eta bertaratu ezin dutenek berriz, honako telefono hauetako batera dei dezala izena emanateko: 943-815378/151227 (Jone), 943-810418 (M. Luisa) edo 943-816434 (M. Jesus).