Nagore Aranburu:"Topaketetek erreferentzi puntu bat izan behar lukete taldeak biltzeko eta gauza desberdinetaz mintzatzeko"

Uztarria.com | Kultura
2002ko aza. 26a, 17:11

Nagore Aranburu azpeitiarra, Azpeitiko Euskal Antzeki Topaketetan izan da Natatxa eta bere lagunak antzezlanarekin. Azaroaren 24an izan zen Soreasun antzezlana eta aretoa jendez bete zen.

Elkarrizketa: Nagore Aranburu  Argazki originala

Zer moduz Antzerki Topaketetako emanaldia?

Zer moduz Antzerki Topaketetako emanaldia?

Nik beti entzun izan dut Azpeitian umeentzako emanaldia egitea oso zaila dela, baina hori eskolatik joaten direnean izaten da. Igandean guraso mordo batekin etorri ziren antzerkia ikustera eta jaso genuen erantzuna polita izan zen. Emanaldia euskaraz izan zen eta antzezlaneko hitz jokoak Azpeitian ulertu egin dira beste herrietan ez bezala. Euskarazko antzerkia ikusteko oso publiko ona da.

Desberdintasun handia al dago umeentzat antzeztu edo helduentzat?

Bai. Bi publikoak oso desberdinak dira, erreakzioak oso desberdinak direlako. Helduentzako antzelan bat egiterakoan hitz jokaok eta txisteak askoz gehiago funtzionatzen dute. Aldiz, umeentzako antzezlanetan, antzerkiko akzioek garrantzi gehiago dute. Umeak askoz ere sintzeroagoak dira. Antzerki bat gustatzen bazaie asko gustazen zaie eta ez bazaie gustatzen berehala adierazten dute eta hitz egiten hasten dira. Ez badira hasieratik engantxatzen zailago izaten da umeekin lan egitea.

Zertan zabiltza uneotan?

Sorginen Laratza-ko fikzio gidoiak egiten ditut beste lau lagunekin batera eta programan bertan parte hartzen dut. Horretaz gainera, bi antzezlanetan ere lanean ari naiz, bat Murphy gainetik kendu ezinda antzezlana da eta bestea, Azpeitian antzeztu genuena Natatxa eta bere lagunak.

Zer dira zuretzat Azpeitiko Topaketak eta zer iruditzen zaizkizu?

Ez daukat harreman gehiegirik Euskal Antzerki Topaketekin. Lanera joaten naiz haietara. Lehen informazio gehiago nuen bertan ibiltzen nintzelako. Nire iritziz nik ezagutu nituen Topaketen eta oraingoen artean parte hartzean dago desberdintasunik handiena. Lehen parte hartze handiagoa izaten zen, gauzak beste modu batetara egiten zirelako. Elkartze puntu bat ziren, jende desberdina biltzeko aukera zegoen eta gauza desberdinetaz hitzegiten zen. Egun, emanaldiak ikusteko tokia da. Hau da, taldeak etortzen dira, emanaldia egiten dute eta listo. Nire iritziz erreferentzi puntu bat izan behar lukete taldeak biltzeko eta gauza desberdinetaz mintzatu ahal izateko.

Eta Azpeitiko publikoa?

Nik uste topaketetan jende asko joaten dela antzerkia ikustera. Topaketetan emanaldi asko egoten dira, astero bat, eta publikoak erantzuten duela iruditzen zait. Gure kasuan behintzat aretoa bete genuen eta beste herrietan hori ez zaigu gertatu. Baina Azpeitian, urtean zehar antzerkiak ikusteko aukera gutxiago dago. Beste herrietara joan behar izaten da antzerkia ikustera.

Lehen talde amateur gehiago etortzen ziren emanaldiak egitera.

Bai, baina hori garaien araberakoa dela iruditzen zait. Lehen askoz talde amateur gehiago zegoen. Azpeitiko Topaketak hasi zirenean talde amateurrak bakarrik etortzen ziren, amateurrentzako zuzendutako topaketak zirelako. Niri iritziz, gaur egun askoz antzerki profesional gehiago egiten da eta horiei ere tokia egin behar zaiela iruditzen zait, baina talde amateurrei tokia jan gabe.

Antzerkira jende asko joaten al da gaur egun?

Gauza askoren arabera dago. Zer nolako antzerkia den, nolako publizitatea egin zaion eta abar. Jendeak antzerkiaren berri baldin badu errazago da antzerkia ikustera joatea. Publizitatea egiten bazaio jende gehiago joaten da. Nataxaren kasuan aretoa beteta zegoen, Topaketetan informazioa zabaltzen delako. Eta aktore ezagunak badira publikoa errazago doa antzerkira.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu