Herrien Eskubideen Aldeko Nazioarteko Konferentzia

Udalbiltza | Besterik
2002ko aza. 26a, 13:11

Udalbiltzak abenduaren 6, 7 eta 8an, Donostiako Kursaal Jauregian burutuko duen 'Herrien Eskubideen Aldeko Nazioarteko Konferentzi'ren berri eman nahi die azpeitiarrei.

Konferentziaren aztergai nagusia herrien eskubideen aitortza izango da. Izan ere, globalizazioaren testuinguruan, Udalbiltzarentzako erebat garrantzitsua da norbanakoen nahiz kolektiboen eskubideen aldarrikapena, berebiziko eragina izan baitezake eraikitze bidean dagoen Europan.

Nazioarteko konferentziaren bizkarrezurra Autodeterminazio Eskubidea izango da, hori baita herrien garapen askerako oinarrizko tresna, herria bera eskubide subjetua izanik. Horrenbestez, zenbait herrik Autodeterminazio Eskubidearen alde jorratutako bideak aztertzea du helburu Konferentziak, prozesuaren gaineko hausnarketa burutzeko asmoz.

Era berean, Nazioarteko Konferentziaren markoaz baliatuz, Udalbiltzak Euskal Herriaren Eskubideen Karta definitzeko abian jarritako eztabaida prozesuak emandako behin-behineko emaitza ezagutaraziko du.

Beraz, Herrien Eskubideen Aldeko Nazioarteko Konferentzian parte hartzera gonbidatzen zaitu Udalbiltzak. Parte-hartze hau gauzatzeko matrikula azaroaren 29a baino lehenago egitea beharrezkoa da. Horretarako, 30 euro (ikasle edo langabetu izanik, 15 euro) sartu behar dira (ES77) 3035 0214 2140012693 zenbakia duen kontu korrontean. Matrikulak, akreditazioa nahiz aztergaien gaineko txostenak eskuratzeko eskubidea eta, abenduraren 7an izango den bazkarirako eskubidea ematen du.

Mesedez, parte-hartzearen konfirmazioa posta elektroniko bidez kanpo@udalbiltza.net helbidera mezu bat igorri edo 943 335 243 fax zenbakira ohar bat bidaliz helerazi. Argibide gehiago jaso nahi izango bazenu, deitu honako telefono zenbaki hauetara: 94.4163452/943.335243

Nazioarteko Konferentzia jorratuko diren gaiak zure arreta piztuko dutelakoan eta bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso ezazu agur bero bat.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu