Aceralian gertatutako lan istripua salatzeko konzentrazioa izan da eguardian

Uztarria.eus | Herria
2002ko aza. 25a, 16:11

Eguerdiko hamabietan elkartu dira baskula ondoan Aceraliako langileak joan den larunbatean gertatutako lan istripua salatu asmoz. Ondoren manifestazioa egin dute eta hamabi t´erdietan ELA, LAB eta STEE EILAS sindikatuek deituta konzentrazioa egin dute enpresako bulegoen aurrean.

Lan istripua  Argazki originala

Pasa den larunbatean Aceralia Redondos enpresan 28 urteko Francisco Arrebalo Barranco langilea hil zen. Oraindik ez dago argi zergatik gertatu zen ezbeharra, hori dela eta Aceraliak ikerketak hasi ditu gertaera argitzeko. Gaztea RAG enpresako langilea zen eta lantzean behin lan espezializatuak egiten zituen Aceralia enpresarako.

Bidali:  

Erantzunak

Asko Dira | 2002-11-25 : 20:11

Dagoeneko asko dira aurten ere lan istripuz ildakoak. Aceraliari dagokionez beste plantetakoak kontutan hartu ezgero hiru dira, kontatu gabe izan diren beste lan istripuak.
Bada garaia enpresetan prebentzioan inbertitzeko.
Kasu honetan ere ematen du, presa,lana bukatu beharrak, eta lan ritmoak badutela zer ikusirik.
Aceralian Miloi asko, baina lan osasun gutxi.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu