Asteburuan ospatuko du Santa Zezilia eguna Udal Musika Bandak

Uztarria.eus | Kultura
2002ko aza. 21a, 16:11

Bihar, arazoaren 22a Santa Zezilia eguna dugu, musikarien eguna, eta urtero bezala, gure herriko bandak astebururako hainbat emanaldi aurreikusi ditu egun handia ospatzeko. Aurtengo ospakizunen baitan bandak Jabier Bergara Pio eta Joxe Arruti Josetxo omenduko ditu eta zutohial berria estreinatuko du.

Larunbatean 18:30ean egingo den kalejirarekin emango zaie hasiera Santa Zezili eguneko ospakizunei. Baina ekitaldi nagusia igandean izango da, izan ere orduan omenduko baitira Jabier Bergara Pio eta Joxe Arruti Josetxo bandako kideak. Bi musikariak 50 urte daramatzate bandan, Jabierrek bonbardinoa jotzen du eta Joxek tronpeta.

Igandean 09:30ean Goiz Eresiarekin hasiko dute eguna musikariek eta 10:45ean Parrokira Korporazioan joango dira 11:00etako Meza Nagusira. Ondoren, 13:00etan, Udaletxeko aurkupetan Omenaldi Kontzertua eskeiniko da eta omenduei pieza bana joko zaie. Bi piezak Jose Luis Frantsesena musika bandako zuzendariak eta konposatzaileak idatzi ditu: "Joxeri pasodoblea egin diot, zezenetan-eta tronpeta asko nabarmentzen delako. Eta Jabierri habananera, pertsonai gozo bat delako; hitzak ere jarri dizkiot. Bandak omendu dituen denei egin izan diet musika bat, banda osoaren izenean. Opari polita da". 14:30ea bazkaria izango dute. Bazkaritarako txartelak Aitonenako tabernan eta Eguzkitza kafetegian dira salgai.

Zutohial berria

Asteburu honetan udal musika bandak zutohial berria estreinatuko du, izan ere aurrekoak ia ehun urte ditu eta zaharkitua geratu da. Zutohial diseinua Jabier Iraetak egin du: "Musikaren sinbolo den lira du. Klarinetea ere bai. Agur Jaunak kantaren pentagrama, Azpeitiko eskudoa eta atzean kioskoa".

Bidali:  

Erantzunak

Aitor Gorrotxategi | 2002-11-23 : 10:11

Bandako zuthoiala ez da estreinatuko zeren arazoak izan ditugu egin digun etxearekin. Harremanetan jarri behar dugu beraiekin irtenbide bat emateko ondorioz estrenua atzeraturik gelditzen da eta eskuartean dugunean honen berri emango dugu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu