Itsasiren 'Lehena, oraina eta geroa' Izarraitz pilotalekuan

Itsasi Euskal Kultur Taldea 2002ko aza. 21a, 17:11

Itsasi Euskal Kultur Taldeak bere zilarrezko ezteien ospakizunean, hainbat ekitaldi antolatu ditu urte osoan zehar, baina azaroaren 23an Antzerki Topaketen barnean Izarraitz pilotalekuan eskeiniko den emanaldia izango da guztietan garrantzitsuena: Lehena, oraina eta geroa.

Emanaldi berezi honetan, Itsasiko partaide zan diren musiko nahiz dantzariek, gaur egun taldea osatzen dutenek eta Itsasiren etorkizun izango diren haurrek hartuko dute parte. Guztira 32 musikari, 92 dantzari handi eta 34 haur. Beraz, 158 lagun inguru izango dira emanaldi honetan partaide.

Irailean hasi zen Itsasi emanaldi honen prestakizunetan, eta lan handia egin ondoren, ekitaldi koloretsu eta bizia prestatu du. Beraz, Itsasi Euskal Kultur Taldeak guztiok gonbidazen zituzte, Lehena, Oraina eta Geroa, emanaldia ikustera azaroaren 23an, iluntzeko 21:30ean Izarraitz pilotalekuan.

Urtean zehar egindakoak

Uztarria.com honetan Itsasi Kultur Elkarteak taldearen 25. urteurrena dela-eta antolatutako ekitaldien berri behin baino gehiagotan eman dugu. Izan ere itsasikoek taldearen lehen 25 urteak ospatzeko hainbat ekimen burutu dituzte urtean zehar.