Gazte Lokalaren aldeko manifestazioa larunbatean izan zen

Uztarria.eus 2002ko aza. 18a, 13:11
Gazte Lokala

Larunbatean, azaroaren 16an, Gazte Lokala Orain! Muntaia Juridikorik Ez! lelopean manifestazioa izan zen herrian Azpeitian Gazteok Zer?! taldeak antolatuta.

Hainbat gaztek azaroaren 9an Azpeitian Gazteok Zer?! taldeak prentsaurren egindako deiari erantzun eta manifestazioan parte hartu zuten Gazte Lokala eskatzeko eta Elegante Eguneko gertakarien ondorengo prozesu judiziala salatzeko.

Manifestazioa arratsaldeko 19:00etan plazatik abiatu zen 'Gazte Lokala Orain! Muntaia Juridikorik Ez! lemapean argazkian* ikus daitekeen bezala.

*Sentitzen dugu argazki hoberik ez izatea, baina uztarriak ez du baliabiderik gauez jende multzo handiak egoki ateratzeko*.