Santo Tomas Egunean postua jartzeko eskaria astelehenetik aurrera egin daiteke

Udal Festa Batzordea 2002ko aza. 15a, 11:11
Santo Tomas Eguna

Santo Tomas Egunean, abenduaren 21ean, postua jarri nahi duten taldeek astelehenetik aurrera dute Udaletxean izena emateko aukera izango dute. Izena emateko epea abenduaren 9a arte irekita izango da, eta postuen zozketa abenduaren 11n arratsaldeko 20:00etan egingo da.

Hamar edo hamaika posturentzako tokia izango da herriko Enparantza Nagusian. Eta hauen zozketa abenduaren 11n Udaletxeko Areto Nagusian izango da 20:00etan. Izenemateko emateko Udaletxera deitu (943 15 72 00 telefono zenbakia) eta izena eman besterik ez da egin behar, edota Udaletxean eskari orria bete beharko da.