Jostaldik azken minutuan lortu zuen garaipena (3-2)

Areto Futbol Taldea | Kirolak
2002ko aza. 12a, 17:11

Partidak arbitroak txistua jo arte amaitzen ez direla esan ohi da. Jostaldik inoiz baino hobekiago aprobetxatu zuen egoera hau joan den larunbatean jokatutako norgehiagokan. Azpeitiarrak 0 eta 2ko emaitzaz joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian, berriz, partida berdindu eta azkenengo minutuan garaipenaren gola egin zuen.

Areto futbol taldeak denboraldiko hirugarren garaipena lortu zuen Villabonako Transportes Lakunzari 3-2 gailendu ostean. Azpeitiarrek denboraldiko partidarik txarrena jokatu zuten kiroldegira hurbildu ziren dozena bat zaleturen aurrean, baina, kontuak kontu, urrezko hiru puntu eskuratu zituzten Jon jokalari azkoitiarrak azkenengo minutuan egindako gol bati esker. Jostaldik ez du oraindik partidarik galdu etxean eta une honetan sailkapeneko bederatzigarren tokian dago. Asteburu honetan, kanpoan jokatuko dute azpeitiarrek Donostiako Makax taldearen aurka. Garaipena lortuz gero, Jostaldi ligako postu pribilegiatuetara hurbilduko litzateke.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu