aurkitu.com webgunea berrituta

Aitor Priya | Kultura
2002ko aza. 12a, 13:11

Azpeitiko beste webguneak, www.aurkitu.com-ek bere diseinua aldatu du, orain, lehen baino zerbitzu gehiago ditu.

Web honetan, milaka gauza aurkitzeko eta egiteko aukera izango duzu: albisteak irakurri, programak, jokuak, dokumentuak... ordenagailura jaitsi, gaurko eta biharko eguraldia jakin, euskarazko bilatzailea erabili, inkestetan parte hartu, foro-etan parte hartu eta abar luze bat.

Web honetan parte hartzeko eta gauzak egiteko erregistratuta egon behar duzu. Oso erreza da erregistratzea. Eskubian ikusiko duzu enlaze bat horretarako, bertan zure login-a eta emaila jarri eta listo. Momentuan email bat jasoko duzu zure 'kontrase├▒arekin', gero, aldatu dezakezu pasahitza.

ondo segi

www.aurkitu.com

Bidali:  

Erantzunak

Joxemari | 2002-11-15 : 09:11

Ez dinagu/diagu Euskaraz asko ikasiko WEB horri berri honetan. Informazio ia guztia CERVANTESen hizkuntzan. Agian, Azpeitiarron "ustezko" gaztelera txarra hobetzeko?

Visitor | 2002-11-16 : 07:11

Hi azpeitiarra al aiz ba?hire hizkuntzien arabera ez tik beintzet hori ematen,hik dana kritika be al dek?hiri Cervantes geyeki gustatze zak,antz
ematek.Web hortan ointxe eon nauk ta naiko informaziyo zaoan euskeraz,nei iruitu zitekena erderaz zaoan informaziyue egiliek ez zakeala posibilidadie euskeraz ipintzeko.
Hortaz aparte detalle bat gustazitek horri berritu horrena,sartutekuen esateikena zemat dauden konektaute ta zemat partaide konektaute,hori ona dek jakitie,ondo eongo uan Uztarian berdi├▒e eukitzie sartzeakuen jakiteko hau nola dabilen bixitariez

Leire | 2002-11-21 : 19:11

Aupa Aitor,
Zure webgunea bisitatu dut aste honetan birritan edo, eta lehendik ere oso gustokoa ez banuen oraingoan marka guztiak hautsi dituzu. Nola leike uztarria.com-eko albiste bat oso-osorik copiar-pegar eginda jarri? Argazkia eta guzti!!
Jakin ezazu ez dudala berriz webgune horretan sartzeko asmorik. Uztarriak zerbitzu ederra ematen dit,eta gauza berdina era lotsagarri horretan emana ikusteko gorputza ez dut prest.

felix | 2002-12-03 : 11:12

leire, hi bezelako pertsonek pena ematen diabe, nori importa ziok berriz sartuko al haizen edo ez webgune batetara ? nor haiz ba ? konturatu ez baldin ba haiz ere, iturria jarrita dik tipo horrek, nondik aterata dagoen albistea. ulertzen ez baduk... ikasi hitzegin baino lehenago.

Isasti | 2002-12-13 : 19:12

Nire ustetan webgune interesgarriak ditugu bai Uztarria.com eta baita Aurkitu.com ere. Ala eta guztiz euskal web-orri urrien arteko konparaketa eta kritika mingarrietan nahasteak zeharo asaldatzen nau, beraz esaerak dioen bezala "Bere etxe pobrea, erregearena baino hobea". Badugu zer hobetu Azpeitiarrok eta Euskaldunok, eta bidea luzea da non elkarri lagunduaz errazago egingo den trabak jartzen baino.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu