Behobian Xabier Iturralde izan da lehen azpeitiarra

Uztarria.eus | Kirolak
2002ko aza. 11a, 12:11

Aurtengo Behobia-Donostia lasterketan Xabier Iturralde izan da lehen azpeitiarra 01:07:57 denborarekin. Herriko lehenengo emakumezkoa, berriz, Josune Unanue Iriarte izan zen 01:34:05 denborarekin. Xabier eta Josunez gain, beste 146 herritarrek amaitu zuten proba, horietatik 16 emakumezkoak izan ziren.

Larunbateko Behobia-Donostia lasterketak afizio handia du azpeitiarren artean. Urtetik urtera gero eta jende gehiago prestatzen da lasterketarako. Izena eman dutek guztien daturik ez badugu ere, auten lasterketa amaitzea lortu duten haien sailkapena duzu ondorengoa.

SAILKAPENA

1- Iturralde Etxeberria, Xabier 1:07:57
2- Zelaia Etxaniz, Jexux 1:11:54
3- Sasieta Aizpurua, Jose Manuel 1:12:34
4- Garate Alberdi, Jon 1:14:44
5- Hurtado Murillo, Luis 1:15:10
6- Paredes Martin, Carlos 1:16:41
7- Arozena Riveira, Haritz 1:17:60
8- Badiola Etxezarreta, Iosu 1:20:46
9- Roteta Amenabar, Jon 1:20:48
10- Egiguren Iturralde, Jokin 1:21:51
11- Uzkudun Astiazaran, Garikoitz 1:22:09
12- Albizuri, Jose Luis 1:22:10
13- Gomendio Ruiz, Josetxo 1:22:11
14- Medinilla Urdalleta, Iñigo 1:22:27
15- Iturbe Arozena, Haritz 1:22:40
16- Aizpuru, Ibon 1:23:11
17- Aizpuru Egiguren, Jose Ignacio 1:23:24
18- Segurola almazan, Arkaitz 1:23:25
19- Etxeberria Ibarbia, Dioni 1:25:08
20- Urrestilla Errazkin, Aitor 1:25:21
21- Olabide Loiola, Aitor 1:26:13
22- Orbegozo Lizarra, Iñigo 1:26:21
23- Arregi Epelde, Mikel 1:26:31
24- Aramendi Odriozola, Andoni 1:26:56
25- Viles Diez, Jorge 1:27:09
26- Bereziartua Gurrutxaga, Pello 1:27:47
27- Etxeberria Urbieta, Julen 1:27:54
28- Olazabal Oiarzabal, Joseba 1:27:53
29- Okariz Alberdi, Koldo 1:27:53
30- Egiguren Olalde, Iñaki 1:28:11
31- Gurrutxaga Artetxe, Iñaki 1:28:22
32- Gurrutxaga Aizpuru, Josu 1:28:50
33- Aizpurua Gurrutxaga, Joseba 1:28:55
34- Azpiazu Elorza, Antton 1:29:01
35- Garate Segurola, Garikoitz 1:29:07
36- Lasa Segurola, Xabier 1:29:08
37- Arregi Epelde, Iban 1:29:24
38- Peña Goenaga, Juan 1:29:27
39- Aizpuru Irazu, Imanol 1:29:28
40- Goenaga Arrieta, Aitor 1:29:28
41- Agirre Blanco, Jon 1:29:31
42- Izagirre Bastarrika, Josu 1:29:34
43- Itulain Olea, Mikel 1:29:35
44- Oiarzabal Arregi, Ibon 1:30:12
45- Martija Zubizarreta, Igor 1:30:15
46- Sudupe Lazkano, Alex 1:30:22
47- Arregi Campos, Juan Ignacio 1:30:44
48- Aizpuru Aramendi, Miguel Angel 1:30:44
49- Lapeira Landa, Juanjo 1:30:55
50- Saez de Bikuña, Gurutz 1:31:04
51- Larrañaga Etxaniz, Jose Mari 1:31:08
52- Olaizola Borda, Mikel 1:31:30
53- Elustondo Aboitiz, Asier 1:31:30
54- Arrue Gomez, Jose Antonio 1:31:56
55- Odriozola Amenabar, Iñigo 1:32:16
56- Gurrutxaga Etxeberria, Jon 1:32:35
57- Olaizola Mendiola, Aitor 1:32:36
58- Urtuzaga Otaegi, Migel Angel 1:32:43
59- Esnaola Karrera, Enekoitz 1:32:45
60- Agirregomezkorta Galdos, Jesus 1:32:58
61 - Segurola Usabiaga, Iñigo 1:33:30
62- Orbea Elordi, Aitor 1:34:00
63- Unanue Iriarte, Josune 1:34:05
64- Aramendi Telleria, Jon 1:34:10
65- Donazar Bernal, Ricardo 1:34:14
66- Leon Orbegozo, Jon 1:34:17
67- Arakistain Elorza, Jexux 1:34:50
68- Lazarobaster Olaizola, Unai 1:34:51
69- Amenabar Altuna, Iban 1:35:09
70- Olaizola Borda Iñaki 1:35:16
71- Araujo Daquinta, Andoni 1:35:16
72- Agirrezabalaga Zubizarreta, Martzel 1:35:31
73- Gurrutxaga, Aitor 1:36:20
74- Albizu Etxabe, Amaia 1:36:20
75- Otaño Aranguren, Jaime 1:36:58
76- Azkue Diggi, Iñigo 1:37:20
77- Lizeaga Ormazaba, Julen 1:37:36
78- Alkorta Uzkudun, Ana 1:37:38
79- Korta Unanue, Iñigo 1:37:50
80- Arzallus Olaizola, Joakin 1:37:52
81- Abaunz Garate, Jose Ramon 1:38:09
82- Astiazaran Arruabarena, Jon 1:38:16
83- Guenbe Andueza, Arnotegi 1:38:25
84- Epelde Artola, Enekoitz 1:38:27
85- Arregi Esnaola, Aitor 1:39:27
86- Aranguren, Gaizka 1:39:49
87- Goenaga, Jose M 1:40:08
88- Odriozola Arozena, Lierni 1:41:05
89- Agirre Aranburu, J. Agustin 1:41:10
90- Legarda-Ereño, Jose Luis 1:41:18
91- Olaizola Peña, Josu 1:41:22
92- Bereziartua Gurrutxaga, Jesus 1:41:23
93- Bastida Zubizarreta, Mikel 1:42:14
94- Aramendi Aramendi, Nagore 1:42:23
95- Rodriguez Aldalur, Sara (9671) 1:42:24
96- Aranburu Usandizaga, Xabier 1:43:06
97- Bastida Etxeberria, Aitor 1:44:13
98- Unanue Albizuri, Oihana 1:44:13
99- Arriaran Unanue, Aitor 1:44:39
100- Lopetegi Luluaga, Nerea 1:45:20
101- Alonso Insausti, Guillermo 1:45:20
102- Arbues Yus, Miguel Angel 1:45:33
103- Orbea Zubiaurre, Estebe 1:46:21
104- Etxeberria Bereziartua, Enekoitz 1:46:26
105- Alberdi Urdalleta, Jabier 1:46:33
106- Caballero Mateos, Amaia 1:46:50
107- Sagardogi Uzkudun, Mariano 1:47:21
108- Egiguren Urkizu, Ignacio 1:47:42
109- Gurrutxaga Zubizarreta, Jesus Mari 1:48:10
110- Aldalur Epelde, Gurutz 1:48:11
111- Bastida Zubizarreta, Iñaki 1:48:20
112- Urtuzaga Otaegi, M Mertxe 1:48:34
113- Sanz Caballero, Antonio 1:48:41
114- Orbegozo Olabea, Aitor 1:48:54
115- Egiguren Imaz, Jon 1:49:09
116- Rezabal Campos, Mikel 1:49:13
117- Rodriguez Zumarraga, Xanti 1:49:44
118- Arzamendi Telleria, Iñaki 1:49:51
119- Karrera Irastorza, Iñigo 1:49:52
120- Aldalur Korta, Jagoba 1:49:57
121- Arregi Zubizarreta, Jose M 1:49:58
122- Agirrezabal Oteiza, Gorka 1:50:42
123- Unanue Albizuri, Aitor 1:51:25
124- Uranga Arozena, Ander 1:51:25
125- Etxeberria Illarramendi, Iñaki 1:51:33
126- Gallego Korta, Julio 1:52:23
127- Odriozola Odriozola, Aitor 1:52:41
128- Gallego Kocha, Julio 1:52:49
129- Goenaga Urrestilla, Eneko 1:52:50
130- Etxeberria Arzallus, Idoia 1:53:39
131- Etxeberria Arzallus, Roxa 1:53:40
132- Osinalde Azpiazu, Oskar 1:53:41
133- Guridi Gurrunaga, Kraux 1:53:44
134- Bastida Sasiain, Joseba 1:54:08
135- Adeva Rodil, Santiago 1:54:55
136- Zeziaga Lizarra, Leire 1:55:19
137- Gorrotxategi Ezkurdia, Maria Jose 1:57:43
138- Orbegozo Uzibekaipos, Imanol 1:57:44
139- Epelde, Jesus Mari 1:58:34
140- Rezabal, Juan Mari 1:58:34
141- Altuna Alberdi, Joseba 1:58:43
142- Odriozola Korta, Arantxa 1:58:47
143- Cordoba Agirre, Aitor 1:59:46
144- Etxeberria Gurrutxaga, Elixabete 2:01:23
145- Kortajarena Otacnin, Julian 2:02:04
146- Altuna Larrañaga, Iñigo 2:02:59
147- Altuna Larrañaga, Jabier 2:03:00
148- Loiti Rodriguez, Fernando 2:06:36

Behobia-Donosita lasterketako sailkapen osoa ikusteko Fortuna Kirol Elkartearen webgunean duzu.

Aurreko urteetako sailkapenak

Pasa den urtean denbora neurtzeko txip-ekin arazoak izan ziren eta ez genuen herritarren sailkapenik jarri Uztarria herri aldizkarian. Baina 2000 urteko urteko sailkapenek eta 1999koak jaso genituen herri aldizkarian.

Bidali:  

Erantzunak

Kuriosidadez | 2002-11-12 : 17:11

Kuriosidadez, interesatzen zaizkidan lau herri aztertu ditut artikulu honetatik abiatuta. Datuak oso dira kuriosoak, nire ustez:
- Azpeitia. 148 lagunek bukatu dute, eta bataz beste, 1:38:12
- Azkoitia. 53 lagunek, eta bataz beste, 1:40:43
- Arrasate. 111 lagun, eta bataz beste, 1:40:24
- Tolosa. 106 lagun, eta bataz beste, 1:37:01
Ez al da kuriosoa? Tolosa eta Arrasate Azpeitia baino herri dezentez haundiagoak dira, eta halere, Behobian azpeitiar gehiago dabil. Zer dela eta ote da hau?

kuriosidadeari | 2002-11-12 : 17:11

Arrasaten eta Donostian baino laisterka egiteko leku hobea dugulako Azpeitia aldean, esate baterako. Eta Azkoitian baino askoz gehiago zergatik? Auskalo. Beharbada kontagioso samarra delako Behobian irtete kontu hori, eta Azpeitian errazago hedatu delako ‘gaitza’...

Kuriosidadez | 2002-11-12 : 17:11

Lekuarena izan liteke. Baina ez hori bakarrik, nire ustez. Zarautzen, adibidez, leku ederra daukate. Bada, 168 lagunek bukatu dute, eta bataz beste 1:38:19. Azpeitia baino askoz biztanle gehiago ditu, baina 20 lagun gehiagok bakarrik bukatu dute.

kuriosue | 2002-11-12 : 18:11

hoi dek ximela! eutsi horri!!

Kuriosuei | 2002-11-13 : 04:11

Hori dek Azpeitiye leku sakro-santue dekelako,argi ta garbi

Izerdi | 2002-11-13 : 15:11

laisterka egiteko bide egokiye daukagula , egiye da. Baiña orrekin bakarrik ez da iñor berotzen. Beste arrazoi batzuek ere badaude hor renbeste azpeitiar -korrikalari izateko, adi bidez:
1.- Azkoiti-Azpeiti maratoi-erdiak espektakulu aproposa ematendit urtean bein, baiñan dagoenekoz 9 urtienb ikusi dizkiagu herriyen munduko txapelldun onenak, eta gaiñera popularrakin batera.Horrek afizioa sortzen dik.
2.- Nor akordatzea Zokoa soziedadiek hamaika urtetan antolatu zituen maratoi-erdi aietaz? Aietatik irten ziren Diego, Manzisidor anaiek, Jexux Zelaia, Xabier Iturralde, Juan Peña, eta abar asko
3.- Diego Gartzia sanaren eragiña ere zuzen-zuzena izan dek. Nork etian ikusi egunero bere esfortxue egiten?. Hura bai kirolaiye eta gizon jatorra. Harek ere jende asko berotu zian, eta esker asko zor zioagu.
Gauzak ez dituk kasualitatez gertatzen.
Atzean jende taldie egotek ixilik lanien, eta esker gutxiren truk.

Kuriosidadez | 2002-11-13 : 17:11

Horixe gauzak ez direla kasualidadez gertatzen! Horregatik ari naiz zein arrazoi ote dagoen jakin nahiean.
Izan ere, zuk aipatutako hirutik bik, ez dut uste balio dutenik. Azkoitiarrek, adibidez, gu bezala bizi dezakete Azkoitia-Azpeitia; Diego Garcia bera ere, azkoitiarra zen; eta entrenatzeko, berriz, gure zirkuitu bera (edo oso antzekoa, behintzat) dute azkoitiarrek. Eta halere, jende gutxiago handik, eta dezentez gainera.
Agian, klabea, zuk aipatzen duzun beste arrazoi horretan egon liteke. Garai batean batzuk (Zokoakoek, nonbait, nik ez nekien) maratoi erdiak antolatu zituzten, eta arrakasta haundiz, handik irten baitziren zuk aipatzen dituzunak. Gero, hauek korrika jarraitu eta ingurukoan 'kontagiatu' dituzte. Bai, igoal hori izan liteke... Ez dakit.

arrazoiek | 2002-11-14 : 10:11

1. Orain urte-zaharretan beste lasterka proba bat egoten da, eta horrek ere zerikusirik izen dezake lasterka giruen.
2. Jun den maiatzien ere, presuen aldeko egunien, plataformakuek krosa bat antolau zeben eta ez, adibidez, futbol partidue. Zeozeatik antolatuko zeben, jendiek lasterka giro hortan parte hartzen duelako.
Orduen, arrazoi asko egon daitezke horrenbeste azpeitiarrek parte hartzeko Behobian.
Hala ere, galdera bat, Azkoitia-Azpeitian horrenbeste azpeitiarrek hartzen al debe parte?

uztarria | 2002-11-14 : 11:11

Aurrekoari erantzunez, aurtengo Azkoitia-Azpeitian 58 herritarrek bukatu zuten. "Sailkapena ere eman genuen":http://www.uztarria.com/albistiek/... bere garaian

Mikel uralde | 2002-11-15 : 18:11

Bai, egia da, Azpeitiarren artean Behobiak ikaragarrizko indarra hartu du azken urteotan.
Aurretik aipatu diren arrazoi guztiak dira balekoak fenomeno hori esplikatzeko.
Baina bada beste bat inork aipa ez duena eta garrantzi berezia duena:
1- Gizarte konpetitibo honek gure buruarekin borrokatuz etengabeko superazioan hezten gaitu. Oinarrian balore positiboa dena (norberaren eguneroko hobekuntza) bizitzaren arlo guztietara eramanik balore negatiboan bihurtzen da, gure hobekuntza bestearenarekin konparatuz neurtzen dugulako. Hori, oinarrian ere ez da txarra, baina igandeko gehiegizko esfortzuaren ondorioz atentzioa behar izan zutenen kopurua ikusirik (40 bat inguru, inoiz ez bezala) ez dut uste inori saltzeko moduko balorea denik.
Igandean 23 urteko gazte kirolari batek heriotzaren bidea aurkitu zuen bere buruari gehiegizko esfortzua eskatu ziolako eta honek zenbait galdera sortzen dizkit: Egoskorra zelako bakarrik jarraitu al zuen lasterka? Zerk eragin zion aurrera jarraitzeak, bere buruarekin gustora gelditzeak edo bere inguruaren aurrean frakasatu moduan agertzeak sortu ziezakiokeen presioak? auskalo, seguru aski inor ez da nirekin ados egongo, baina igandean 23 urteko gazte batek festa aldarrikatzen duen proba batean heriotza topatzeak zertan gabiltzan ausnartzeko moduko gertaera bat dela deritzot.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu