Miren Odriozola Florentziako Foro Sozialean da

Udalbiltzako hautetsiak 2002ko aza. 9a, 18:11

"Euskal Herria:herri batek bere nortasuna berresteko eskubidea" izeneko txostena aurkeztu zuen atzo Florentzian Miren Odriozola Azpeitiko zinegotziak.

Herrien Eskubideen aldeko Ligak Florentziako Foro Sozialean antolatu zuen mintegian Miren Odriozolak, Udalbiltzako Batzorde Eragileko kideak, hartu zuen parte, Euskal Herriko Herrien Eskubideen aldeko Ligako kide batekin, Italiako Ligako lehendakariarekin,Ciemenko idazkariarekin, Corsika Nazione alderdiko parlamentario batekin eta Sardigna Nazione alderdiko ordezkari batekin batera.

Herrien izaera nazioarte mailan aitortu beharraz eta autodeterminazio eskubidearen inguruan jardun zuten mahai inguruan bildutakoek berrehun lagunen aurrean.

Hala ere, Miren Odriozolak prentsari azaldu dionez, mintegira bildutakoek galdera asko egin zituzten eta interes berezia erakutsi zuten Euskal Herriko egoerari buruz eta Udalbiltzaren nondik norakoen eta helburuen gainean.

Informazio gehiago biltzeko jo Euskaldunon Egunkariara eta/edo Gara egunkarira .