Areto futboleko Jostaldik partida garrantzitsua jokatuko du bihar kiroldegian

Azpeitiko Areto Futbol Taldea 2002ko aza. 8a, 18:11

Joan den astean Lasarte-Oriatik esku hutsik bueltatu ostean (2-1), Jostaldik garaipena eskuratu nahiko du bihar bere publikoaren aurrean. Etxean ez dute oraindik partidarik galdu azpeitiarrek. Horregatik, urrezko hiru puntu gehiago lortu nahiko dituzte sailkapeneko azken postuetatik irten ahal izateko. Norgehiagoka 16:30tan hasiko da. Aurkaria, Villabonako Transportes Lakunza da.

Azpeitiko areto futbol taldeak norgehiagoka garrantzitsua jokatuko du bihar kiroldegian. Izan ere, saikapeneko azken postuetatik irteteko lehian, bere egoera beretsuan aurkitzen den Villabonako Transportes Lakunza taldea izango baitu aurkari. Azpeitiarrek bi partida irabazi, bat berdindu eta hiru galdu dituzte estreinatu berri duten Gipuzkoako Lehen Mailan.