Udaltzaingoen jarrera desegokia

Alain Arrieta 2002ko aza. 4a, 16:11

Udaltzainak hor dabiltza herrian motorzale bat noiz ikusiko oker bat egiten, gelditu eta multa bat jartzeko. Eta bitartean hor dabiltza motorrak osten.

Azken hiru hilabete hauetan sei motor ostu dituzte Azpeitian. Hau ez da batere jarrera normala horrelako herri baterako. Gainera gero eta sarriago eta gero eta motor gehiago osten dituzte. Baina Udaltzainei axola ez zaienez, hor dabiltza. Albiste oso penagarria da, bai motorzale eta bai motorzaleen familientzat. Horrenbeste ordaindutako motorra eta gero batere gabe.