EHNA ateratzeko aldaketak egin dira

Azpeitiko Bai Euskal Herriari | Herria
2002ko urr. 31a, 14:10

Hemendik aurrera EHNA ateratzeko ordaindu beharreko 12 euroak Euskadiko Kutxan (Laborala)bakarrik egin daitezke. Izan ere, Udalbiltzak bere Kutxa-ko kontua itxi du.

Aurreko astean 12 euroak ordaintzera Kutxara joan direnak edukitako eragozpenak honen arira datoz.

Sortu diren eragozpenak barkatuko dituzuelakoan, oraindik EHNA atera ez duten guztiak animatu nahi ditugu Azpeitiko udaletxera joan eta EHNA ateratzera.

Animo, gero eta gehiago baigara.

Bidali:  

Erantzunak

Enekoitz | 2002-10-31 : 18:10

Ba ni lehengo larunbatean eta atzo joan nintzen Euskadiko Kutxara (Laboralera) hamabi euroak ordaintzera EHNA ateratzeko eta esan zidaten Euskadiko Kutxako kontu hori ezeztatua zegoela.
Noiz jarriko dute berria?

jarri dute | 2002-11-02 : 12:11

Ni gaur (zapatue) joan naiz Laboralea ta kontue jarri berriye debe. Orduen, han behintzet sartu leike dirue.

Azpeitiko Bai Euskal Herriari | 2002-11-04 : 09:11

Barkamena eskatu nahi diogu eragozpenen bat sortu diogun edonori, eta batez ere Enekoitz-i ematen duenez bera izan bait da eragzpen gehien sortu dizkioguna.
Animo Enekoitz hurrungun eingoek eta.
Honekin batera orain ate atera ezduten guztiak animatu nahi ditugi EHNA ateratzera.

Joxemari | 2002-11-04 : 09:11

Iruditzen zait, arazo hau gehiago argitu behar dela. Zer arazo daude Kutxan ez ordaintzeko?. Jendea, ezin dugu "mareatu", erreztu egin behar ditugu bideak, baizik. Nik, gure etxeko lau pertsonen ordainketak Kutxan egin bai nituen.Lehen, argazkiak ateratzea bazen arazoa hainbat pertsonen nagiak kentzeko, oraingo arazo hau ez da gutxiago izango. Agian Azpeitiko Bai Euskal Herriari Taldeak (lehenago ere lan gutxi baduzue) berak bideratu beharko du ordainketaren arazo, EHNA ateratzea bermatu nahi bada behintzat.

Azpeitiko Bai Euskal Herriari | 2002-11-04 : 13:11

Gertatutako arazoaren azalpena:
Udalbiltzak lehen Kutxa eta Laboralean zeuzkan kontu korronteak kendu eta bakarra sortu du (Laboralean). Orain arte Kutxan ordaindu dutenek ez dute arazorik izango, ordain agiriak balio bait die.

NEUK ENA, ETA... FENOMENO! | 2002-11-04 : 18:11

Bai aizue!
Gonbidapena luzatzea besterik ez... egin beharrekoa egin eta... batik bat, EHNA erabiltzera gonbidatu nahi zaituztet. Izan ere, pasa berri zaigun zubi honetan zenbait erosketa egitera joan naiz pirineotan dagoen paradisu fiskal horretara eta dozena erdi bat dendatan erabili dut tarjetarekin batera eta inongo arazorik gabe erabili dut eta onartu didate. Gainera, batean ezik, zein dotorea eta polita den azpimarratu didate. Eta halaxe, ENA LEHENA (hala bait zioten kanpainan nik atera nuenean) dotoreagoa (bere ikurrin eta euskal herriko harmarri eta guzti, zuri-gorri-berdea nabarmentzen delarik txartelean) iruditzen bait zait neuri ere.
Bata zein bestea ateratzera eta ezagutaraztera gonbidatzen zaituztet...
EHNA ESKUAN ETA IBILI MUNDUAN!

aurrekoari | 2002-11-04 : 18:11

Hori dek motel.
Bide horretatik lortuko dugu Euskaldun karnet bakar bat edukitzea.
BALIOGARRITASUNAREN BIDETIK , eta baliogarritasuna lortzeko bide bakarra dago ERABILTZEA (bai paradisu fiskal horretan, bai herrian bertan ere).

galdera bat | 2002-11-04 : 19:11

Galdera bat Bai Euskal Herriari-ri: ba al dakizute Azpeitian EHNA erabiltzeagatik sortu den arazorik?
Ez bada sortu, nik uste hori azpimarratu eta zabaldu egin beharko zenuketela, jendeak agiri horren baliogarritasuna ikusteko. Alegia, sinbolikoa baino gehiago dela.

Azpeitiko Bai Euskal Herriari | 2002-11-05 : 10:11

Gure helburua EHNA-ren baliogarritasuna bermatzea da, eta horretarako orain hasi behar dugu kanpaina bat Azpeitiko Denda, Banku eta Udaletxean EHNA erabiltzea eduki dezagun.
Orain arte ez dugu EHNA-rekin izandako arazoren baten berririk izan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu