Azpeitiko Udalak uztarria.com webgunea ez du diruz lagunduko

Uztarria.eus | Uztarriaeus
2002ko urr. 31a, 12:10

Uztarria.com webguneak aurten ez du Azpeitiko Udalaren diru laguntzarik jasoko. 2002 urterako 15.325,81 euroko aurrekontua du webguneak. Azpeitiko Udalean, Gipuzkoako Foru Aldundian eta Eusko Jaurlaritzan eskatu da webgunerako diru laguntza. Foru Aldundiak 4.000 euroko diru laguntza eman dio eta Eusko Juarlaritzaren erantzuna oraindik ez du jaso Uztarria.com-ek (3.240 euroko diru laguntza eskatu du Jaurlaritzan)

Urtarrilean jarri zen martxan uztarria.com webgunea, 2002. urterako 15.325,81 euroko aurrekontuarekin. Webgunearen eguneroko mantenurako Uztarriak egun erdiz lagun bat jarri zuen lanean. 2001eko azaroan Udaleko Kultura Batzordeburua den Aitor Gorrotxategiri webgunearen egitasmoa aurkeztu zitzaion, hala nola, Uztarriaren bazkideei ere azaldu zitzaien egitasmoa. Urtean zehar Azpeitiko Udalarekin hainbat bilera egin ondoren, urrian uztarria.com webgunea Udalak diruz ez duela lagunduko jakinarazi zaio Uztarriari.

Aldizkarirako ere gutxiago

Urtearen hasieran, Uztarriak komunikazio proiektu bateratu bat aurkeztu zion Udalari. Bertan, Azpeitiko Udalari eskatutako diru laguntza zehazten zen. Aurrez azaldu bezala, uztarria.com webgunerako 6.000 euro, Uztarria herri aldizkarirako 18.030,36 euro eta bi liburuxka biografikoentzat (Imanol Elias eta Patxi Altuna) 2,404,05 euro. Baina, urrian Uztarriak Udalaren aldetik jasotako erantzuna honakoa da: aldizkariari emango dion diru laguntza 12.000 eurokoa dela. Uztarriak eskatutakoa baino 6.000 euro gutxiago. Aldiz, bi liburuxka biografikoei Uztarriak eskatutako diru laguntza emango dio Udalak, 2.404,05 euro.

Bidali:  

Erantzunak

naxi | 2002-10-31 : 16:10

Mezu honen bidez, galderak, Uztarria-ko arduradunei eta Azpeitiko EAJ-EAri zuzenduta:
-Uztarriako arduradunei: zer eragin izango du Udalaren jarrerak? Etsi egingo al duzue? Web pagina mantentzeko behar den dirua nondik atera aztertzen hasi al zarete? Animo, eta biba zuei.
-EAJ-EAri (nondik hasi ere, zaila da): lotsarik ba al duzue? www.uztarria.com web paginak Azpeitiari egin dion ekarpena zenbatekoa den ba al dakizue? Euskal Herriko gainontzeko komunikabideen eta elkarteen web orrialde gehienei mila buelta ematen dizkiela ba al dakizue? zuen goiko arduradunek teknologia berriak eta euskara bultzatu asmo dituztela diote; eta zuek? zer bultzatu nahi duzue? zein da zuen proiektua? zein zuen helburuak? Azpeitiko Udalak ez al du erabili web pagina hau? Azpeitiko Udaleko ordezkari politikoek ez al dute erabili web pagina hau? Eta? Esan: zein arrazoik bultzatu zaituzte web pagina hau diruz ez laguntzera? ze alternatiba eskaintzen duzue? Internet mailako ‘Azpeitian Zer’ moduko bat egiteko asmorik ba al duzue? "Azpeitiar guztiei irekia" omen den ‘Azpeitian Zer’ horren bertsio internauta? Faborez. Azpeitiar guztiei irekia? Esan, Azpeitiko EAJ eta EA: lotsarik ba al duzue? Ez egin,eta ez utzi egiten, hori da bidea?

Xabibi | 2002-10-31 : 17:10

Mezu honekin Uztarriako arduradunak animatu nahi dituk aurrera jarraitzera, nik neuk aurreko iritzikoak modura bidea zein den jakin ez arren.
Azpeitiari buruz interneten dagoen gauza natual bakarra zarete.
Aupa eta animo.

jon | 2002-10-31 : 19:10

Ni ere naxirekin ados nago.Galdera bat egin nahi nuke hala ta guztiz.Zein arrazoi emten du udalak uko egiteko dirulaguntza horri?.Ondo egongo litzateke hori jakitea ere.Eta beste gauza bat,guk jarrera hori aldatzeko,zer egin dezakegu?.

3 gazte | 2002-10-31 : 20:10

Azpeitiko AEK-ri beti ukatu izan dizkio laguntzak udalak, EHE-ri ere bai, Azpeitian Gazteok Zer?! taldeari ere bai. Eta gehiagori, noski. Ez zaigu oso koherentea iruditu Uztarriak azken aleko 2 orri gai honen inguruko salaketa egiteko erabiltzea eta Azpeitiko beste zenbait kultur eragilek jasandako erasoen aurrean maila batean udalari jokoa egitea. Azpeitiko gazte lokalaren auzia dela eta udala eta gazte taldeen artean izandako liskarretan erdian kokatu da normalean Uztarria, kasu nabermena elegante eguneko gertaeren ondoren ateratakoa. Neutroa bai, baina ez objetiboa. (Artikuluak ez digu komentariorik merezi). Uztarria "koordinadora" bat den heinean beste talde edo mugimenduek jasandako erasoen aurrean ere jakin behar du hortzak erakusten. Ez berari egokitu zaionean soilik. Herri aldizkaria herri mugimenduaren tresna izango bada, ekidiezina izango da udaletik erasoak jasatea. Baina guk nahiago dugu tresna izaera beteko duen aldizkari edo orria diru laguntzarik gabe, diru laguntzak erruz jaso baina instituzioen zapalketen aurrean albora begira egongo dena baino.
Hauxe bada gure ekarpena, animo eta bidean ikusiko gara.

Cause-effect | 2002-11-01 : 03:11

Normala da Udaletxekuek erabaki hori artzie,izen e udaletxiek iteuna amen kritika baldima da bein baño geyotan,normala da udaletxiek erabaki hori artzie,are geiago erdi aroko sisitemiekin funtzionatzeun udaletxe batek.Aparte komentayo bat,zer ta zatorren oin dala gutxiko artikulu bat Uztarrian udaletxiei zorion beruenak espresatzen organiza zeben euskal kirolai buruzko sinposium bateatik?horrek nere opiniyuen emate zuena zan lelen almibarra,gero azukrie,gero mermeladie ta azukre glassa gañetik.Hori da nere opiniyue.Aparte nei Uztarria gusta itezat,leku oso inportantie betetzeu Azpeitiko ekintzetaz enteraute eoteko,gañea lelengo aldiz jendie azpeitiko euskerie erabiltzen ai da idazteko horri hontan ta hori onada.

aurrekoari Joxek | 2002-11-01 : 15:11

Zera bota du txakurre baiño lasaiyo aurrekuek: "Zer ta zatorren oin dala gutxiko artikulu bat Uztarrian udaletxiei zorion beruenak espresatzen organiza zeben euskal kirolai buruzko sinposium bateatik?horrek nere opiniyuen emate zuena zan lelen almibarra,gero azukrie,gero mermeladie ta azukre glassa gañetik".
Hori dek gauzek plost botatzie, aurretik ondo informau gabe. Izen'e, hire hori irakurri ta aurtengo Uztarria aldizkari danak goitik behera begiratu ditxiat, ta, dixkuidaute ez banao, ez sinposiumik, ez goraipamenik —eta goraipamena egonezkeo're, zer?—. Edozeiñen edozein iritzik beti're formautekue ta informautekue izen beher dik nere ustez, ta hirie ez dek izen.
Bestela, hirekin bat natxiok.

Jon-i Uztarriak | 2002-11-01 : 15:11

Jon, Uztarriak azaroaren 7ko bazkideen urteko batzarrean azalduko dena, pausoz pauso, argi eta garbi, ez lehenago. Izan ere, lehendabizi bazkideek izan behar dute Uztarriaren arrazoien, udalarekin izandako harremanen eta abarren berri.
Oraingo zenbakian informazio bat ematera mugatu gara, besterik gabe.
Azaroaren 7ko batzarrera arte, beraz.

R.r.a.s. | 2002-11-02 : 16:11

Hau txixte erantzun bat da:
zergaitik diru laguntzarik gabe utzi UZTARRIA ?
Ba Euskera Biziberritzeko Plan Xelebre eta Misterioso hori martxan jartzeko dirua beharko duelako.
Ez dago Azpeitiko Udalaren jokaeraren justifikaziorik.
Ezer ez egin eta ezer ez utzi egiten.
Egorea latzetan behar da laguntza, beraz eskatu laguntza hori eta ANiMO!!

aurrekoari | 2002-11-02 : 17:11

Aurrekoak dio Uztarria diru laguntzarik gabe utziko duela udalak. Ez da erabat zuzena dioena. Izan ere, webgune honetako goiko albistean jartzen duenez, herri aldizkariari, Uztarriak eskatutakoa baino milioi bat pezeta gutxiago emango dio. Liburuxkentzako, eskatutakoa emango dio. Eta diru laguntzarik gabe utzi(ko) duena uztarria.com da.
Zergatik? Nik uste orain onena Uztarriako bazkideon batzarrera joatea dela eta han ondo informatzea. Ez ahaztu bazkideok: azaroaren 7an da GURE batzarra (ostegunean), 20:00etan, Aitonenan.
Aurrera Uztarria!

3 gazte-ri | 2002-11-04 : 14:11

Nik ez dakit zer informazio argitaratu zuen Uztarria-k Elegante Egunekoaz, baina gauza bat argi daukat: ni ez naiz ja gaztea, eta Azpeitian Gazteok Zer-en berri gehiegi ez daukat. Baina daukadana Uztarria-ri esker jaso dut. Gazte asteetako kontuek, lokalei buruz egin zenuten proposamena, epaiketen kontua, uztarria.com-en azaldutako hainbat eta hainbat gauza... Azpeitian dagoen herri mugimenduari tarterik eman ez dionik ez esan, faborez. Azpeitiko herri mugimendua askok uste baino txikiagoa da. Taldeek erasoak jasan badituzte, talde horien lana izango da, lehenik eta behin, eraso horiei erantzutea, eta alternatibak eskaintzea, edo soluzioak proposatzea. Azpeitian Gazteok Zer-ek udaleko dirulaguntzak jasotzeko beharra aldarrikatzen duen kanpainarik, proposamenik... ez dut ikusi nik, inon! Ez Uztarrian, ezta beste inon ere! Eta berriro diot: Uztarrian irakurritakoa irakurrita ezagutzen dut nik Azpeitian Gazteok Zer. Eta Uztarria-n lanean jarduten dutenek egingo zituen akatsak, jakina. Baina instituzioen zapalketen aurrean albora begiratzen dutenik ez zait iruditzen. Erantzunik badago, erantzun hori agertuko da Uztarria-n, nik uste. Akatsak gora, akatsak behera. Ah: eta Uztarrian jaso dudan informazioaren arabera, Azpeitian Gazteok Zer-en eskaerak oso zilegiak iruditzen zaizkit. Animo!

cause-effect-i | 2002-11-04 : 15:11

hik aipatzen deken artikulo hori, iruitzezitek Mikel Olaizola Bordak idazitakue dekela, ondo irakurri al dek? Edo titulue bakarrik irakurri dek? Ironiye zer deken ba al dakik?

bazkide bat | 2002-11-04 : 16:11

Udaletxearen dirulaguntza eskas hauek diela ta, nik uste det azken batien hemen jokuen dagoena ez dala bi milioi geyo eo gutxiyo, hori're oso inportantie izen arren —bazkideok dirue eman behar badeu, emango deu, 'lasai' eon dayela udaletxie—. Nik uste det hemen udaletxiek herriko elkarte batekiko —kasu hontan Uztarriakiko— rekonozimendue eukitzie eo ez dala.
Udal batek pozik egon beharko luke bere herriyen holako elkarte bat eukitziekin. Baño ematen du gurie ez daola. Ze kontzientzi euskaltzale ta demokratiko dauke? —uztarria.com baño gauze demokratikuoik ez dao, edozeñek eman dezakeelako albistie, iritziye...—.
Bazkideok, animo, ta ostegunien ikusiko gea batzarrien.

Caos effect | 2002-11-04 : 17:11

Ez,ez nakean letute,Ana Rosa Quintanai bezela pasa zitek,"ordenadorien fallue",baño konprendiu zak,titularra letu ta gero nazki ta dana emate zitean letzie,oiñ letu diat,baño oin ez zebau horrekin.Ta bueno,oiñ letute ta gero gustau zitek ta idazliek irebazite zakek merinda bat mermelada askokin

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu