Uztarriak 600 bazkide ditu jada

Uztarria.eus | Taldeak
2002ko urr. 30a, 11:10

Uztarria Kultur Koordinadoraren komunikazio proiektuak (herri aldizkaria, uztarria.com, biografiak) gero eta babes handiagoa dauka azpeitiarren artean, dagoeneko 601 bazkide dituelako.

Antzeko proiektua duten beste herrietako biztanleria kontuan hartuta, Uztarriak dauka bazkide kopururik handienetakoa. Hurrengo astean hiru urte beteko ditu Uztarria herri aldizkariak, eta orduan 333 bazkide izateko helburua zeukan. Gaur egun ia bikoiztua du kopuru hori.

Uztarriako bazkide egin nahi duenak, 943 150358 telefono zenbakira deitu besterik ez du (edo uztarria@topagunea.com idatzi), eta bertan bere datuak ematea. Bazkide berriari jada aurtengo kuota (2002koa) ez zaio kobratuko, eta, gainera, herri aldizkariaz gain, etxean doan jasoko ditu Imanol Elias biografia eta baita urte bukaeran Patxi Altuna biografia ere. Harpidedunak (1.200 dira) bazkide egitera animatzen ditu Uztarriak.

Bidali:  

Erantzunak

aurreikuspenak | 2002-10-31 : 17:10

'Oker' zebilen Uztarria: 333 bazkide lortzeko aurreikuspena egin... eta hirugarren urterako dagoeneko 600 bazkide izan!
600 zorion Uztarria! 600 zorion azpeitiarrok!
Mille bai?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu