Informatika ikastaroak IMI zentroan

Iraurgi Lantzen, S.A. 2002ko urr. 28a, 16:10

Iraurgi Lantzenek Azkoitiko IMI Zentroaren eskutik hurrengo hilabeteotarako informatika ikastaro ezberdinak antolatu ditu. Ikastaroak doan dira eta emakumeei zuzenduta daude.

Excel Kalkulu Orria eta Access Datu Basea programak ikasteko aukera izango da IMI Zentroan azaroa eta abendua bitartean. Excel-eko ikastaroa azaroaren 11n hasiko da eta 22a arte luzatuko da. Acces-eko ikastaroa berriz, abenduaren 9tik 20ra bitartean izango da. Bi ikastaroak arratsaldez izango dira, 15:00etatik 17:00etara eta 20 orduko iraupena izango dute.

Ikastaro hauek Europako Gizarte Fondoak diruz lagundutakoak dira eta emakumeei zuzenduta daude. Beti ere, emakumeen lanbideratzea lortu asmoz. Honenbestez, ikastaroan parte hartu nahi duten emakumeek ez dute ezer ordaindu beharko, ikastaroak doan baitira.

Ikastaroen inguruan informazio gehiago nahi izanez gero, IMI Zentroara gerturatu zaitez, Aizkibel 14 behea, edo 15:00etatik 18:30etara 943 850925 telefonora deitu.