Udaletxeko sarrera nagusia zabalik da

Uztarria.eus | Udala
2002ko urr. 23a, 11:10

Udaletxe barnekaldean egindako berrikuntza lanengatik zortzi hilabetez itxita izan ondoren berriro zabalik da udaletxeko sarrera nagusia. Udaletxean igogailu berria jarri da eta harrera nagusian ere zenbait aldaketa egin dira.

Sindikatu Zaharrean ziren zerbitzuak berriro udaletxean dira.  Argazki originala

Urtarrilaren 21ean udaletxean igogailu berri bat jartzeko lanak hasi ziren, eta ordutik hona harrera, zerga-bilketarako bulegoa, sarreren erregistroa eta katastroa Sindikatu Zaharrean izan dira, eta sarrera nagusia itxita izan da.

Irailean igogailu berria martxan jarri zen eta Udaletxeko sarrera nagusia ere zabaldu zen. Baina pare bat egunez zabalik izan ondoren harrera nagusian burutu beharreko lanak amaitzeko zirenez, sarrera berriro itxi zen, jendearen atze-aurreak lanak ez ostopatzeko. Honela harrera nagusiko zerbitzuak Sindikatu Zaharrean jarraitu dute atzo arte.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu