Jostaldik garaipen bakarra eskuratu du ligako lehen lau partidetan

Azpeitiko Areto Futbol Taldea 2002ko urr. 21a, 22:10

Azpeitiko areto futbol taldeak garaipen eta berdinketa bakarra lortu ditu liga hasiera honetan. Talde azpeitiarra mailaz igo zen iaz, eta bere behin-behineko helburua Gipuzkoako Lehenengo Maila honetan mantentzea den arren, ez dio uste bezain hasiera ona eman denboraldiari. Azpeitiarrak bigarren garaipena lortzen saiatuko dira larunbat honetan etxean. Jostaldik Oiartzungo Arditurri taldea izango du aurrean. Partida, ohi bezala, 16.30tan hasiko da kiroldegian.

Jostaldi Kirolak areto futbol taldeak ez du hasiera onik izan estreinatu berri duen Lehen Mailan. Joan den asteburuan, esaterako, Legorretan aritu ziren azpeitiarrak, baina esku hutsik bueltatu ziren 4-3 galdu ostean. Une honetan, Jostaldi hamaikarren postuan da (guztira 16 talde dira) lau punturekin eta larunbat honetan bere bigarren garaipena lortzeko asmoz kantxaratuko da Azpeitiko kiroldegian.