'Euskal Futbolaren Etorkizuna' mintzagai

Uztarria.eus | Kirolak
2002ko urr. 16a, 11:10

Astelehenean Enparan Dorretxean jende ugari bildu zen Udalak antolatutako Euskal Futbolaren Etorkizuna hitzaldirako. Hitzaldian Realeko Roberto Olabe, Athletic-eko Andoni Zubizarreta eta Alaveseko Anjel Garitano Ondarru aritu ziren berriketan Iñaki De Mujika moderatzaile zutela.

Astelehenean izandako hitzaldia Egunkarian jaso dute gaur Ardo ona edateko uzta onaren bila artikuluan.

Bidali:  

Erantzunak

etorkizun kaxkarra | 2002-10-16 : 15:10

Kirol aldetik eztakit ze etorkizun izengoun, baino emateunez, fuolan etorkizune espainolez datorkigu: nola leike Azpeitin holako hitzaldi bat erderaz jarri!!

Mikel Uralde | 2002-10-16 : 17:10

Majo luzitu zara oraingoan Alejo, hitzaldi bakarra antolatu aurten eta bera enpresa pribatu batzuen interesak eta beharrak gizarteak nola asumitu (imposatu) behar ditugun esplikatzeko. Ematen duenez ez dago kirolaren inguruan beste gai interesanteagorik, pista batzuk emango dizkizut: eskola kirolaren kudeaketa, eliteko kirolaren arriskuak eta kontraesanak, kirol estremoak eta ingurugiroaren arteko hartu emanak, herriko futbol taldeen arteko debatea (helburuak, instalazioak,...), gurasoen ilusioak bersus haurren heziketa, herriko kirol taldeez osatutako foruma, herritarren eskubiden muga bersus instituzio publikoen bete beharrak,...Maiatzaren kiratsa (austekundeak) antzeman zaio hitzaldi horri, eta zer dela eta? Oraingo honetan bakarrik aurkeztuko zeratenez ez daukazue zertan Azpeitiar irteerarik egin beharrik!.
Beste alde batetik, honelakoetan ikusten zaizue zenbateraino duzuen barneratuta zuen super euskara biziberritze plana, bejondezuela azpeitiarroi!

EBPN, bai | 2002-10-17 : 19:10

Azpeitiko Udalak iez EBPN martxan jarri zun. Ez Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia dalakue, baizik ta Euskarari Barre Pila Nahita. Kirol hitzaldi hori da adibidie; dana erderaz!

joxemai | 2002-10-18 : 00:10

Aurreko lagunek udala kritikatu dute eta nik ez dut berriz gauza bera esango. Orain, galdera bat planteatu nahi nuke. Non daude Azpeitiko euskaltzale aktibidta guai horiek? Euskal Herrian Euskarazekoak? Eta horrelako erakundetakoak? Iruditzen zait ekintza polita litzatekeela Enparan dorretxera joan eta pitotea montatzea, Kaitorenean ateratzea. Baina ez ote da izango hauteskundeak datozela eta ezker abertzaleko taldeei ez zaiela komeni futbolaren moduko gai baten bueltan botoak galtzea. Izan ere, hauteskundeak guztientzat izaten dira. Eta berriro diot, udalak hau kastellanoz antolatzea lotsagarria dela uste dut.

kirolari bat | 2002-10-18 : 09:10

Erdararena lotsagarria iruditzen zait, baina nik beste alde batetik hartuko dut albiste hau. Benetan lotsagarria iruditzen zait Alejo Urangak Euskal Herriko 4 futbol talde garrantzitsuenetako ordezkariak mahai batetan elkartzea eta gero ez du iniziatibarik edo gogorik herrik taldeekin berdina egiteko, ez dego plangintzarik, futbolari (bueno Lagun Onaki) laguntza denak eman eta beste talde guztiak ahaztu, adibide garbi Ikasberri, Iraurgi saskibaloi taldea Gipuzkoan jokatzen den ligarik altuenean dago eta beste talde bat atera du senior mailan lan mordo bat eginda baina nork daki hori? zer egin du udalak eskolarteko kirolekin? Kanpora gutxiago begiratu beharko lukete eta herrira askoz gehiago

Joxemairi | 2002-10-18 : 11:10

Udalak hitzaldi hori "kastellanoz antolatzea lotsagarria" iruditzen bazaik, sartu hadi heu Euskal Herrian Euskarazen? Edo egin heure kasa protesta, aktibista baldin bahaiz? Edo zer haiz, aktibista 'light'?

joxemairi ta geyo | 2002-10-18 : 15:10

Hi,ba al dakik zeni gogorazteiken hire espresatzeko morun? euskerie asko ez tiken maitte ta jendi astoratzeko intentziyuekin daon bati,ez aiz ba carlitos iturgaitz izengo?ta zer hao amen jendi animatzen Emparanin folloie montatzeko,ze joku eskaz patologiko damarkik?
Hortaz aparte,bai,tristi dek euskal futbolai buruz ta Azpeitiyen erderaz eitie,Euskal Telebistakuk etortzeyenin bezela inkestak itea bi kanalentzat lenengo euskeraz galdetzebe ta gero erantzun berdiñe erderaz itie eskasetze etb-2n asaltzeko,hola bultzatze al diabe etb kuek euskerie?ta tristiena izetek hiru ta lau urteko ume euskaldunei mikrofonuekin erderaz hitzek ateatzea jutie etb-2n ondo ondo ertetzeko.
Oingo hontan ez tiat uste udaletxiek asko pinta ber duniken kirolan etorkizunien,kolektiko pribauek e bultza leikebe ekipo bat eo klub bat,udaletxien lana izengo uan nere ustez gutxiyenez kirol danetako lekuek jokatzeko instalaziyuek ziurtatzie EDOZEIñ ORDUTEGIYEN igerilekue etabar danonak izenik batematek erabili berditunien erabiltzie erreztasun guztiyekin, baño lagun artien e gauz asko antola leikek kiroletako ekintzetan

katre | 2002-10-18 : 19:10

Eztiat uzte joxemai aktibista euskaltzalie izengoanik baño orrek eztik ezan nai ehe ezin kritikau danik. Bestelako ekintza mordue eiteitxiabe (kartelak pintauerderaz daudenak, osakidetza, juzgauetan euskerie aldarrikau etabar luze bat, baño gauze batzuk eitiek eztik iñor salbatzen beste batzuk gaxki eite baitu. Eta nire joxemaikin natxiok, usteiat pitotie montatzeko moruko ekintzie zala.

Mikel Uralderi | 2002-10-19 : 17:10

Ez diat uste Udal Kirol Batzordiek antolau duen lehen hitzaldiye izan danik aste hontakue; beste batzuk'e antolau izen ditxik, ta euskeraz.
Hala're, ni're ez natxiok ados azken hitzaldi hori erdaraz izetiekin.

Katreri | 2002-10-19 : 17:10

EHEk ze eiten dula, ekintza mordue? Ez Azpeitikuek.
Ta hitzaldi hortan 'pitotie' (euskerie al da hori?!) montau beher zanez, hurrena heuk botaiok esku bat EHEri, ez?

Mikel Uraldek 9.ari | 2002-10-20 : 00:10

Egia esan albistea DVko Azpeitiko kartan irakurri nuen eta bertatik atera aipatu datua, hau da, AURTEN udalaren 2. kirol hitzaldien sorta hitzaldi batera mugatuko zela (iaz 4 edo 5 izan ziren, Lagun Onak mendi taldearen hitzaldien garai berean antolatu zirelako ditut gogoan).
Nik uste dut ,datu hauekin, udala zuritzen saiatzea ere nahikoa lotsa eman behar ziola edozein azpeitiarri eta badela garaia zurikeriak alde batera usteko.
Horrelako gauzetan nabaritzen zaie politikariei benetan esaten dutena sinisten ote duten edo gezurretan hari diren. Kasu honek oso garbi adierazten du herri mailako politiko hauek (Alejo Uranga kasu) gai konkretu batzuetan erakusten duten axolagabekeria eta benetako sensibilitate eskasa. Ez dute sentitzen esaten dutena eta herriari sinestarazi nahi diote baietz, beraiek baietz, 12.000.000ptz baino gehiago kostatu den kanpaina baten bitartez, eta bide batez herri mailako ekimenak desaktibatzea lortzen badute are eta hobeto, azken asmoa: mugimendu ezberdin guztien kontrola.
Amaitzeko datua azpimarratu nahi dut berriro ere: aurten kirol zinegotziak hitzaldi bat antolatu du, berau futbol merkatuan mugitzen diren enpresa pribatu batzuen beharrak gizarteak nola asimilatu behar dituen esplikatzeko eta gainera erdaraz. Bejondeizuela azpeitiarroi!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu