Urolaldeko Artisten XXI. Erakusketarako deialdia

Antxieta Etxea 2002ko urr. 14a, 15:10

Urolaldeko aritistak eragin eta beraien lanak ezagutzera eman nahirik, KUTXAk, Azpeitiko bere Antxieta Etxeko Erakusketa aretoa eskaintzen du Urolaldeko Artisten Erakusketa aurkezteko, oinarri hauen bidez:

1- Antxieta Etxean egingo da erakusketa, aurtengo urteko abenduaren 2tik 20ra bitartean.

2- Nahi duten artista profesional eta amateurrak har dezakete parte, 16 urtez gorakoak, baldin jaio edo bizi badira Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Errezil, Zestoa eta Zumaian.

3- Plastika era guztiak aurkez daitezke: marrazki, margo, grabatu, eskultura, taila eta abar, gai eta neurri desberdinetakoak.

4- Egile bakoitzak gehienez ere bi lan besterik ezin izango ditu aurkeztu, aurrez inoiz Antxieta Etxean aurkeztu gabeak.

5- Lanak, azaroaren 4tik 8ra bitartean aurkeztuko dira Antxieta Etxean, arratsaldeko seietatik zortzietara.

6- Lan bakoitzarekin, egilearen datuak eta beraren izenburua eman beharko dira.

7- Erakusketan agertzen diren lanak salneurria izendaturik badute egilearen aldetik, salgaitzat hartuko dira.

8- Baldin lan gehiegi osatuko balitz erakusketarako, KUTXAk, erabakiko du aurkeztu gabe zeintzuk utzi.

9- Eraman-ekarri edo erakusketa garaian urraketaren bat gerta balezaio lan horietakoei, KUTXAk ez luke erantzunik bere gain hartuko.

10- Erakusketa bukatzean, lanak jaso beharko dira Antxieta Etxetik, 2002ko abenduaren 23 eta 27an, arratsaldeko seitatik zortzietara.