Harzubi kaleko Iraye tabernako atarian sua izan da

Uztarria.eus 2002ko urr. 10a, 15:10
Uztailean erre suten jolas parkea gaur hasi dira berriro jartzen.

Gaur goizaldeko 06:00ak aldera izan da sutea, eta kanpoko Coca-Cola eta janari makinak, mahai eta aulkiek eta toldoek hartu dute su. Tabernako terraza erabat kiskalita da eta eraikinak ere fatxadan kalte handiak izan ditu, baina ez da bizilagunik etxetik atera behar izan.

Uztarriari Ertzantzak jakinarazi dioenez, oraindik sutearen nondik norakoak zehaztu gabe dira. Luis Mariano, Iraye tabernako nagusiak ere ez daki sutea nola sortu den: "Coca-Cola eta janari makina kanpoan izaten dira, eta ez dakit euria dela-eta korto bat izan den eta horrek sortu duen sua edo su eman dion norbaitek."

Jolas parkea

Bestalde, enparantza horretan bertan pasa den uztailean su emandako jolas parkea gaur bertan hasi dira berriro jartzen. Eta beraz, egun gutxi barru erabilgarri izango da eguraldiak laguntzen badu.