Udalak Aitonenako ileapaindegia eta bi tabernak ustiatu eta garbitzeko lehiaketa ireki du

Uztarria.eus 2002ko urr. 9a, 19:10

Ileapaindegia eta taberna bat Enparan kaleko zahar etxean daude, beste taberna Jose Antonio Agirre plazako egoitzan dago. Hiru zerbitzuak ustiatu eta garbitzeko kontratua lau urtetakoa izango da.

Udalak lehiaketara atera dituen hiru zerbitzuen dokumentazioa eta informazioa Azpeitiko Udalean bertan eskatu daiteke. Proposamenak, berriz, Udaleko Erregistro Orokorrean utzi edo postaz bidali behar dira urriaren 19rako.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko 188. zenbakian jasotzen dira xehetasun guztiak.

Zenbaki horretan bertan, ingurumeneko erdi mailako teknikariaren plaza batetarako lehiaketa-oposizioen oinarria zuzentzen da. Ikusteko egizu klik hemen