Uztarria.com-en inkesta eta eztabaida berriak

Uztarria.eus 2002ko urr. 9a, 18:10

Urrirako eztabaida eta inkesta berriak proposatzen ditu Uztarria.com-ek. Planteatutako gaien inguruan parte hartzera gonbidatzen ditugu webgune hau bisitatzen duten herritar guztiak.

Aurreko eztabaidak nahikoa eman duela eta, berria irekitzea erabaki dugu. Honela Gipuzkoako Foru Aldundian Azpeitian ere bidegorria egiteko nahia azaldu duela-eta horren inguruan zure iritzia emateko aukera duzu. Hemen daukazue eztabaida berri honetan parte hartzeko aukera.

Bestalde, aurreko eztabaida artxibatuta geldituko da, historikorako.

Berdin egin dugu inkestarekin ere. Berria ireki, eta zaharra historikora pasa.

Bestalde, parte-hartzaileei zera gogorarazi nahi diegu Uztarria.com-ekook. Eztabaidako foroa galdera horren inguruan eztabaidatzeko da. Eztabaida edo inkesta berrien proposamenak, iradokizunak, kexak eta gainerakoak jakinarazteko, bidali mezu elektroniko bat uztarria@uztarria.com-era .