Urriaren 11n hasiko dira Zine Klubaren emanaldiak

Uztarria.eus 2002ko urr. 4a, 15:10

Azpeitiko Zine Klub taldeak 2002-2003 ikasturterako zine egutegia jada ezarria du. Emanaldiak hamabostean behin izango dira Soreasu aretoan, ostiraletan 21:30ean. Txartelak emanaldi bakoitzaren aurretik txarteldegian salduko dira, baina emanaldi guztiak ikusi nahi dituztenek urteko bonoa ateratzeko aukera ere badute.

Zine Klubak urrian hasiko ditu emanaldiak, urriaren 11n, Edwar Yang zuzendariaren Yi Yi filmarekin. Ohi bezala Zine Klub taldeko kideren batek zinea bota aurretik aurkezpen motza egingo du, eta ondoren forumak egiteko asmoa dago, jendea osatzen bada behintzat. Urrian bertan, 25ean, Nino Jakusoren Escape to Paradise ere ikusi ahal izango da.

Bazkidetza

Zine Klubaran emanaldi guztiak ikusteko asmoa dutentzat bazkitza txartela ateratzeko aukera izango da. Horretarako Kili-Kolor kopistegian dagoen orria bete behar dute, eta lehen emanaldirako bazkide txartela eskura izango dute. Bazkide txartelaren urteko kuota 20€ da, eta bazkide bakoitzari Azpeitiko Zine Kluba 25 urte fotograma artan liburua banatuko zaio.