EHATEren IV. Argazki Topaketak Azpeitian ospatuko dira larunbatean

Uztarria.eus | Taldeak
2002ko urr. 3a, 12:10

Datorren larunbatean, urriaren 5ean, EHATEen IV. Argazki Topaketak ospatuko dira Azpeitian, Argazki Elkarteak antolatuta. Mahai ingurua, hitzaldiak, ikusentzutekoak eta erakusketak izango dira egunean zehar Aitonena Ieko areto nagusian, goizeko 09:30ean hasi eta arratsalderarte.

'EHATEen IV. Argazki Topaketen', baitan Juan Joxe Agirreren 'Zuhaitzen Omenez' argazki erakusketa zabalduko da Betharrametako erakustokian.  Argazki originala

Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatutako topaketei 09:30ean ekingo zaie EHATEKO lehendakaria den Juan Armentiaren agurra eta laneguneko aurkezpen ekitaldiarekin. Ondoren, 09:45ean, egingo den mahai inguruan Erakunde publiko nahiz pribatuek antolaturiko argazki lehiaketetan, erabili egiten gaituztela iruditzen al zaigu argazkizaleoi? gaia eztabaidatuko da. Eta 11:00etan, Xabi Oteroren Abenturazko Argazkiak, hitzaldia eta ikusentzuteko-ikuskizuna izango da.

14:00etan bazkaria izango dute, eta arratsaldeko ekitaldiei 17:00etan emango zaie hasiera Argazkigintza Hitzaldiarekin. Hitzaldian parte hartzeko norberaren argazki lan sorta eramatea gomendatzen da, egile eta ikusleen arteko bat-bateko solasaldia edo hizjarioa sortu dadin. Eta azkenik, Juan Joxe Agirreren argazki erakusketa zabalduko da Betharramdarren erakustokian.

Topaketetako ekitaldian oso-osorik parte hartzeko diru ordaina 30eurokoa da, bazkaririk gabe, berriz, 6 euro. Dirua Azpeitiko Argazki Elkartearen kontu korrontean sartu behar da, Euskadiko Kutxan 3035 0020 59 0200022105 zenbakian. Argibide gehiago 943-150634 (Joxerra Larrañaga)

Zuhaitzen omenez

EHATEen IV Argazki Topaketen, baitan Juan Joxe Agirreren Zuhaitzen Omenez argazki erakusketa zabalduko da Betharrametako erakustokian, arratsaldeko 18:00etan. Argazkiek zuhaitzak dituzte gaitzat, eta urriaren 18a arte izango dira ikusgai. Juan Joxek dioenez: "Badira hiru hamarkada paisaia eta naturarekin harreman estuak izaten hasi nintzela; hori dela eta zuhaitzen inguruko gaiak nigan grina eta poztasun handienak sortu ditu. Pagadi eder bakartietan beren ezaugarriak, itxurak, koloreak, handitasuna ikusiz, paseatzeak asebetetzen nau.".

Juan Joxe Argazki Elkartearen sortzaileetako bat da. Batik bat paisaia eta naturari buruzko argazkiak landu ditu (Arte Fotográfico, Natura eta Pyrenaica-n)eta Azpeitiko Baserriak liburuaren egilea da. Bere esanetan: "Natura hain era okerrean darabilgun garai honetan, argazki erakusketa hau hainbeste onura dakarkiguten eta hain gutxi eskaintzen diegun izakien ohorean izatea nahi dut. Ez dugu ahaztu behar baraiei esker arnasten dugula, beren fruituak jaten ditugula, udan itzal egiten digutela eta neguan beren egurra erabiltzen dugula berotzeko; gainera, urtaro desberdinetan erakusten dizkiguten paregabeko kolore sorta. Eta dena, musutruk".

Ez da lehenengo aldia uztarria.com-en Juan Joxeren berri ematen dugula, Uztarria aldizkariko otsaileko zenbakian, Klik atalean, Juan Joxek Inauterietan ateratako argazki batzuk bildu genituen. Ikusteko egizu klik hemen .

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu