Urritik aurrera tamaina handiko hondakinak 'Rezikleta' etxeak jasoko ditu

Uztarria.eus 2002ko ira. 30a, 18:09

Tamaina handiko hondakinak (altzariak, elektrotresnak, arropak...) Rezikleta etxea hasiko da jasotzen Azpeitian. Zerbitzu honek bi aukera eskainiko ditu, hala nola, orain arte bezala, ostiralero goizeko lehenengo orduetan jasoko dira edota, aprobetxatzeko aukera dagoen hondakinak jasoko ditu Rezikletak 944 571 447 telefonora deituz gero.

Azpeitiko Udalak, Europatik laster batean etorriko diren hiri hondakin solidoen gaineko araudiari aurre hartu nahi izan dio. Hau da, Europako araudiek debekatu egingo dute zabortegira botatzea berziklatu, berreskuratu, berrerabili edo ikuspuntu energetikotik aprobetxa gaitezkeen hondakin guztiak. Horretarako, tamaina handiko hondakinak jaso ahal izateko zerbitzu berri bat jarri du. Zerbitzu berri hau urrian hasiko da martxan eta Rezikleta etxeak burutuko du. Orainarte, tamaina handiko hondakinak jaso eta Lapatx zabortegira botatzen baitziren.