Uztarriak hirugarren liburuxka biografikoa aurkeztuko du

Uztarria.eus 2002ko ira. 27a, 13:09

Uztarria Kultur Koordinadorak, Imanol Eliasi buruzko liburua aurkeztuko du bihar, larunbata (irailak 28), 12:00etan Aitonenako aretoan. Mailo Oiarzabal kazetariak idatzi du.

Uztarria Kultur Koordinadorak 2000. urtearen bukaeran egitasmo berri bat aurkeztu zuen: lau herritarri buruzko liburuxka biografikoak argitaratzea. Egitasmoaren hirugarren fruitua aurkeztuko du bihar: Mailo Oiarzabalek idatzi duen Imanol Elias liburu biografikoa, hain zuzen. Aurreko biak Joxe Takolo eta Angel Otaegi izan ziren; biak agortu egin ziren. Hala ere, bi liburuak oso-osorik webgune honetan dira ziberteka atalean .

Imanol Elias liburua, herriko liburutegietan salgai izango da urriaren 1etik aurrera 7 eurotan. Uztarriako bazkideek, berriz, doan jasoko dute etxean.