Udal Euskaltegiak bi ikastaro berri sortu ditu gurasoentzat

Azpeitiko Udal Euskaltegia 2002ko ira. 24a, 19:09

Udal Euskaltegiak, zerbitzuaren eskaintza eta kalitatea etengabe hobetzeko ahaleginean, Gurasoentzat bi ikastaro berri eskeiniko ditu 2002-2003 ikasturtean. Ikastaroak gurasoek dituzten ordutegietara egokituko dira eta, batez ere, alderdi praktikoa izango dute helburu.

Gurasoak lagunduz

Gurasoak lagunduz

GURASOAK LANGUNDUZ ikastaroa umeei etxeko lanak egiten lagundu nahi dieten gurasoei dago zuzenduta. Horietako asko ez dira eroso sentitzen eskolako hizkera akademikoan, besteak beste, gaztelaniaz ikasi zutelako. Ikastaro honen helburua da, euskara hobetzeko ikasmaterial atseginen bitartez, umeek eskolan baliatzen dituzten testu eta materialetara hurbiltzeko beldurra galtzea eta seme-alabei laguntzeko gauza direla sentiaraztea.

Gurasoak heziz

GURASOAK HEZIZ ikastaroa, berriz, beraien euskararekin konfiantza handiegirik ez duten gurasoengan pentsatuz antolatu da. Guraso horiek umeekin euskaraz egiten dute etxean, baina jendaurrean erdarara jotzen dute, seguru sentitzen ez direlako edo. Helburua da guraso horien jarreretan eragitea, batez ere. Batetik, konfiantza hartzea lortu nahi da, eta bestetik, eskolak atseginak direla sentiaraziz, duten hizkuntza gaitasuna erabileraren bitartez hobetu dezaketela ikustaraztea.

Ikastaro hauetan izena eman daiteke urriaren 11a arte. Izen ematea, Udal Euskaltegiko idazkaritzan (Perdillegi 3, Institutu zaharra) edota telefonoz ere egin daiteke: 943 81 19 47.