Xoxote menditik holandar bat helipkoteroz atera du Ertzantzak

Uztarria.eus | Besterik
2002ko ira. 20a, 14:09

Atzo arratsaldeko lehen orduetan 65 urteko holandar batek mina hartu zuen Xoxotetik jaisten ari zela eta Ertzantzaren helikoptero batek atera behar izan zuen handik.

.F.V.D.B. holandarrak Aittolatik Xoxoterako mendi ibilaldi bateko kide zen. Beherakoan min hartu zuen orkatilean. Istripuaren lekura autoz ezin zenez heldu Ertzantzaren helikoptero batek hurbildu behar izan zuen, holandarra handik atera eta hospitalera eramateko. Helikopteroz Miramoneko heliportura eraman zuten eta handik anbulantziaz Donostiako hospitalera.

Bidali:  

Erantzunak

Jose Luis Otamendi | 2002-09-21 : 00:09

Min hartutako mendigoizalea atera du Ertzantzak Xoxote aldetik. Holandarra izatea edo ez, ez zait iruditzen albiste.

joxemai | 2002-09-24 : 00:09

Ezta niri mendiGOIzalea izatea ere. Izatekotan ere min hartutako batemat

ni | 2002-09-25 : 19:09

Joder jose luis beti danai punta atatzen.....

Jose Luis Otamendi | 2002-09-26 : 15:09

Joxemai, ados,pertsona da azken batean.
Bai ba "ni",punta ateratze hori ere gure egin beharrekoa delakoan nago. Baina askotan
-oraingo hau izan daiteke adibide argia- neurriarekin asmatzen dago zaila.

Ados | 2002-09-27 : 10:09

Ados Oto.

ei! | 2002-09-27 : 18:09

Ei, txos, ez dala helipkoterue (hala jartzen du titularrien), baizik ta helikopterue. Holandarra behintzet holandarra da.
Ai, ai, ai...

hori dek | 2002-09-28 : 00:09

aupa oto, onena haiz

Ander | 2002-10-15 : 21:10

Nere uztez tipo pixket alrrebesa uan aupa oto

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu