'Paterra' 13 urtez gartzelan dela gogorazteko manifestazioa izango da

Uztarria.eus 2002ko ira. 20a, 14:09
Gaur egun Puerto I gartzelan dago, Kadizen, Azpeititik 900 kmtara.

Juan Carlos Arrutik, Paterrak, 13 urte daramatza gartzelan. Hori dela eta bihar arratsaldeko 19:00etan manifestazioa izango da herrian, plazatik abiatuta.

Paterra urtarrilaren 16an atxilotu zuten orain 13 urte. Atxilotu zutenean bi hildako izan ziren, Manu eta Txilibito. Ordutik hona estatu espainiarreko hainbat kartzeletan egon da, gaur egun Puerto Ien dago, Kadizen, Azpeititik 900 km-tara.

Hau guztia gogorazteko bihar manifestazioa izango da Azpeitian. Plazan emango zaio hasiera manigestazioari arratsaldeko 19:00etan.