Urrestilla Zubi Zar Conectionen Triku Festa

Uztarria.eus 2002ko ira. 13a, 13:09
Irailaren 19etik 22ra bitartean hainbat musika talde arituko dira herrian.

Urrestilla eta Zubi Zar-eko musika taldeek datorren asterako Triku Festa izeneko musika jaialdia antolatu dute Urrestilla eta Zubi Zar Conection izenpean. Musika jaialdia ostegunetik, irailaren 19tik, igandera, irailaren 22ra, bitartean izango da. Bertan herriko eta kanpoko taldeak arituko dira.

Triku Festa ekimenak pasa den urteko irailean du sorrera. Orduan Urrestillako eta Zubi Zar-eko musika taldeek Musikaren Asteburua antolatu zuten finantzabidea lortzeko eta herrian saltsa sortu asmoz. Iragarri bezala, aurten "egitarau osoagoa egiten ahalegindu" dira. Hona hemen egitaraua:

  • Ostegunean, irailaren 19an, 22:00etatik 23:00etarara Korrale Tabernan:

Legen Beltza: Badira urte batzuk talde hau gure artean dugula. Lau azpeitiarrez osatua. Dagoeneko maketa bat eta diska kaleratu dute heavya jorratzen dute eta bertsio mitikoren bat. Hemen egurre...

Arima Beltza:Elgoibarreko talde honek blusa jotzen du. 97. urtean hasi ziren uztako kantaz gin, Fredy King, John Mayall eta Led Zeppelin-en bertsioak aurkezten dituzte.

  • Ostiralean, irailaren 20an, 19:00etatik 01:00etara:

Beti Alai 19:00etatik 22:00etara

Dzart: Azken urteotan Nu metala jorratzen duen azpeitiar hirukotea dira. Doinu gogorrak lokaletako paretetatik atera nahian.

Nazkau ez: 2000. urtean sortu zen, lau gazte beste talde batzuetan ibili ondoren musika gustoko eta talde hau sortuz. Punk rock-a lantzen dute hauek ere azpeitiarrak.

_OƱatz (Eperra) 22:00etatik 01:00etara_

Borrokan: 90. hamarkadan erdialdean sortu zen gaur egun boskote den talde hau. 98. MUSEUM bilduman parte hartu zuten, modu horretan beraien diskografikoari hasiera paratuz. 2002-an argitaratu dute beraien lehendabiziko lana.

Kobak: Kobak 2001-ean sortu zen musika inprobisatuaren inguruan lan egiteko soinu modulu bezala. (DAE) erakundeak antolatuta CALCINATO ikuskizunean parte hartu zuen hirukoteak. Donostian egin zuen ikuskizun hartatik jaio dda beraien lehendabiziko lana.

  • Larunbatean, irailaren 21ean, 16:00etatik aurrera:

Orkatz 16:00etatik 19:00etara

Sin Oficio Ni Beneficio: 2000. urtean sortutako punk taldea. Azpeitiko lau gazte hauek, 2001. urtean grabatu zuten lehen maketa eta azken urte honetan kontzertu ugari jo dituzte.

Ismata: 2002-ko udaran hasitako lau gazte azpeitiarrak punk-a jotzen dute gogoa eta ilusioa PUNK NOT DEAD.

Korrale 19:00etatik 22:00etara

Ezinean: Oraindik bi urte betetzeko, hasieran garaje batean zarata ateratzen hasi ziren hiru azpeitiar. Gaur egun softcore-aren inguruko erritmoak lantzen dituzte. 3. gela maketa saiakeran parte hartu dute.

Zio Hitse: Azpeitiko hirukote Stone-core-arra. Duela bizpairu urtetatik doinu astun nahiz erritmo biziak aurkezten dizkigute. Hauek ere 3. gela maketa saiakeran parte hartu dute.

San Agustinpen 22:00etatik aurrera

Las Perras del Infierno: Donostiako kaleetan lanik gabe gelditutako lau perra hauek musikatik rock&roll-eko izar bihurtzeko bidean punk pop transformista.

Spezial Guest: Elgoibar, Urretxu eta Zumarragako talde honek Metal pop-a egiten du. Lau abestiko cd-a atera berri dute, eta gainera ezagunak dira beren zuzeneko ekitaldi potenteengatik.

D.J.: Azkoitiko matadexen entzun daitezken erritmo elektronikoak. Oraingoan talde bezala aurkezten dira, batak besteari erreleboa emanaz. Tapoiak ematea gomendatzen da.

  • Igandean, irailaren 22an, 19:00etatik 22:00etara San Agustinpen:

Bitartean Heldu Eskutik: Ondarruko olerkari honek ikuskizun berezia antolatu du, piztiak taldeko bi kiderekin batera. Olerkia, musika eta margoketa nahasten dituzte beraien ekitaldietan.

Karitateko Benta: Zumaiatikan datorren seikotea. Beraien artean PO, OS GALLARDOS eta hainbat taldeetan ibilitakoak. Euskal abesti tradizionalak, perkusio eta koplak (Jon Maia bertsolaria abeslari dutelarik) ostatuko ekitaldia lantzen dute.