Asteburu honetan da XX. Urrakira Igoera

Uztarria.eus 2002ko ira. 11a, 15:09
XX. Urrakira Igoera

Datorren asteburuan izango da Lagun Artea taldeak antolatzen duen XX. Urrakira Igoera. 86 gidarik eman dute izena aurtengo edizioan, tartean Andrés Vilarriño, Santi Artetxe, Pantxo Egozkue, Aitor Zabaleta. Larunbatean izango dira berifikazioak eta igandean goizeko 09:30ean hasiko da proba entrenamenduekin.

Datorren asteburuan izango da XX. Urrakira Igoera. Igoera Lagun Artea taldeak antolatzen du, eta aurtengo edizioan 86 gidarik eman dute izena.

Irailaren 14ean, larunbatean, arratsaldeko 15:00etatik 18:00etara berifikazioak egingo dira Jim Clark kafetegian. Igandean errepidea 08:30etatik aurrera itxita izango da, eta proba 09:30ean hasiko entrenamenduarekin. Ondoren bi igoera ofizialak egingo dira, antolatzaileek gidari guztiek 14:00etarako proba bukatuta izaten espero dute.

XX. Urrakira Igoera honetako garaileak 510€ (85.000pzta) jasoko ditu. Bigarren sailkatuak 390€ (65.000pzta) eta hirugarrenak 330€ (55.000pzta). 'Scratch'ean sailkatutako lehen hamar lagunek ere sari bana izango dute, baita ere lehen bost klasikoak eta juniorrak, eta nola ez, klase bakoitzeko lehen hiruak.

Antolatzaileen oharra

Antolatzaileek proba ikustera gerturatzen den ikuslegoari ezbeharrak ekiditu asmoz leku ziurretan koka dadila eta komisarioek esandakoa egin dezatela eskatzen diete. Ingurua errespetatu eta ez dezatela zikindu ere eskatzen dute.