Aurten ere IMI Zentruan emakumezkoentzako informatika ikastaroak izango dira

Iraurgi Lantzen, S.A. 2002ko ira. 11a, 13:09

Iraurgi Lantzenek bultzatuta Azkoitiko IMI Zentruak hurrengo hilabeteetarako emakumezkoentzat informatika ikastaroak antolatu ditu. Informatikara Sarrera eta Word Testu Prozesadorea dira ikastaroko gaiak. Izen ematea ireki da.

IMI Zentruko informatika ikastaroak emakumeei zuzenduta daude, emakumeen lanbideratzea erdiesteko xedez. Ikastaroak Iraurgi Lantzen, S.A. Urola Erdiko Bultzatze eta Garapenerako Elkarteak bultzatu ditu eta Europako Fondoen dirulaguntza dute. Horrenbestez parte hartu nahi duten guztientzat doan dira.

Informatikara Sarrera (Windows'98) ikastaroa, irailaren 23tik urriaren 4ra bitartean izango da. Word Testu Prozesadorea ikastaroa, berriz, urriaren 14tik 15era. Bi ikastaroak arratsaldetan izango dira 15:00etatik 17:00etara, eta 20 orduko iraupena izango dute.

Bi ikastaroetan izena emateko epea zabalik da. Informatikara Sarreran parte hartu nahi dutenek irailaren 18an dute izena emateko azken eguna. Word Testu Prozesadorea ikastarorako, berriz, urriaren 10 da azken eguna.

Informazio gehiago IMI Zentruan, Aizkibel 14 behean, edo 943 850925 telefonoan 15:00etatik 18:30etara .