Joseba Albizuk 2002ko Tenerifeko Itzulia irabazi du

Uztarria.eus 2002ko ira. 9a, 15:09
'Girinoan' bigarrena izan zen

Joseba Albizuk, Cafés Baquéko txirrindulariak, irabazi du afizionatuentzako Tenerifeko itzulia. Tenerifeko itzulia atzo amaitu zen, eta bost egun iraun zituen.

Azkenengo etapan Joseba Albizuk bezperan lortutako lidergoa mantendu zuen, eta berarentzat izan da aurtengo afizionatuentzako Tenerifeko Itzulia. Cafés Baqué taldearen nagusitasuna ikusi da itzulian, taldeko Efraín Gutiérrez eta David Lopez hirugarren eta laugarren gelditu baitziren. Bigarren postua José Elíasentzat, CAI taldekoarentzat izan zen.

El Dia egunkariak gaur jasotzen du berria.

Girinoan bigarren

Ekainean Joseba Albizu Girinoko bigarren sailkatua izan zen, eta horren berri ere eman genuen uztarria.com-en. Bestalde, Uztarria aldizkarian ere Girinoan lortutako emaitza zela eta elkarrizketatu genuen. Elkarrizketa irakurtzeko egizu klik hemen.