Ikasi euskaraz AEKn!

AEK 2002ko ira. 6a, 13:09

2002-2003 ikasturtean euskara ikasteko matrikulazio epea zabalik da irailaren 2tik 30era.

Ikasturte berrian euskalduntze maila guztietako ikastaroetan parte hartzeko aukera dago, baita EGArako alfabetatze ikastaroan ere. Gainera egun eta ordutegiak ikasleari egokitutakoak izango dira, eta ikastaroak udalak diruz lagunduko ditu.

Izena emateko ordutegia 09:30etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara da Azpeitiko AEK euskaltegian, Urbitarte 2-1ean, edo 943-151089 telefonoan.

AEKaz informazio gehiago hemen