Urrestillan etxebizitzentzako beste lursaila 'Bizker' inguruan

Uztarria.eus 2002ko ira. 5a, 12:09

Azpeitiko Udalak eskatuta Urrestillan Bizker aurrean eta autoen aparkaleku publikoaren alboko lursailaren kalifikazioa aldatzea onartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, industriarako izatetik etxebizitza erabilerara pasako da. Erabakia behin behinekoa da, baina zenbait baldintza bete beharko ditu eragina izateko.

Gipuzkoako Foru Aldundia Obra Hidraulikoetako eta Hirigintzako Departamentuak Bizker inguruari dagokion Hiri Antolaketa Arauen Aldaketa onartu du, eta halaxe eman du jakitera abuztuaren 28ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 161. zenbakian. Erabakiak lursailari industriarako kalifikazioa kendu eta etxebizitza erabilerarakoa ematen dio. Idatzian gehienez 27 etxebizitza hartuko dituen L itxurako eraikina egin nahi dela jasotzen da. Eraikinak hiru solairu, sotoa behe solairua eta teilatu azpia izango lituzke. Aldaketa behin betiko onartzen da, baina hiru baldintza bete behar dira horretako:

  • Egingo den eraikinean ibilgailuen garajeetako sarrera alboko aparkaleku publikotik egitea.
  • Eusko Jaurlaritzako Ur Zuzendaritzaren informean ezarritako baldintzak betetzea, hondakin uren isurketari dagozkionak.
  • Uholdeen Azterlan Hidraulikoaren ondorioz beharrezkoa baldin bada planak ezarritako hiritartze kota aldatzea beharrezkoa izango da Xehetasun Azterlana tramitatzea eta onartzea.