Baiteren zozketako zenbakiak atzo jakin ziren

Baite Euskara Elkartea 2002ko uzt. 26a, 15:07

Baite Euskara Elkartearen zozketako zenbaki saridunak atzo ezagutu ziren. Elkarteak lau sari zozketatu zituen atzo; Erratzun (Bazten, Nafarroa) Kordoa Etxea nekazalturismoan bi lagunentzako asteburua, Zestoako bainuetxean bi lagunentzako ur zirkuitua, Larrañaga Hotela-jatetxean bi lagunentzako afaria eta Euskaldunon Egunkariaren urtebeteko harpidetza.

Atzo Santiyo egunez zozketatutako sarien irabazleak honako zenbakidunak dira:

9.222 - Erratzun Kordoe Etxea nekazalturismoan asteburua

7.879 - Zestoako bainu etxean ur zirkuitu eta masajea

9.341 - Larrañaga jatetxean afaria

7.329 - Euskaldunon Egunakariaren urtebeteko harpidetza

Irabazleek hilabeteko epea dute saria jasotzeko, horretarako 943-150358 telefonora deitu behar dute.

Beste zozketak

Elkarteak hamabostean behin bazkide laguntzaileen produktuekin egindako zozketaren irabazlea Nekane Orbegozo Alkorta da. Nekanerentzat izango da beraz Etxeberria dendak emandako ardo dekantagailua. Hau da Baite Euskara Elkarteak egin duen bederatzigarren zozketa, eta opor aurreko azkena. Orainarte bazkide laguntzaileek emandako produktuen zozketak hamabostean behin egin dira, baina abuztuan ez da izango zozketarik. Udako etenaren ondoren, irailean, berriz hasiko dira zozketak.

Oharra: Baiten bazkide egitea urtean sei euro besterik ez dira. Hiru eratara egin zaitezke bazkide:

-943 15 03 58ra deitu eta zeure datu pertsonalak emanez.

-Baite@uztarria.com-era idatziz, Baiteko bazkide egin nahi duzula esanez, datuokin: izen-abizenak, helbidea, herria, telefonoa, eta zure kontu korronteko 20 zenbaki.

-Zuk zeuk sei euro sartuz kontu honetan: 3035 0020 57 0200049302 (Euskadiko Kutxa).